Zabalik da 10 eta 14 urte bitarteko gazteentzako Bizilabe programan izena emateko epea
OHARRA: COVID-19k eragindako egoeraren aurrean, osasun-agintariek ezarritako babes-neurri guztiak hartuko dira, eta gazteak babestuta izango dira.
Elgoibarko Udalak Bizilabe programan izena emateko epea zabaldu du. Bigarren edizio honetan ere, herriko gazteen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena bultzatuko dira.
Ane Beitia Elgoibarko alkatearen esanetan “udalerriko industria sektorea sustatzen laguntzeko asmotan, eta bestetik, teknologiaren eta teknikaren alorrean kualifikazio handiko profesionalak sortzeko apustua egiteko xedearekin sortutako ekimena da BIZILABE - Elgoibar”.
2020-2021 ikasturteari begira, 2007tik 2010era bitartean jaotako gazteek tailerretan parte hartu eta proiektuak egin ahal izango dituzte, gune fisiko baten baitan; Debabarrenean, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetan, ikerkuntzan diharduten emakumeen laguntzarekin.
Hala, bi tailer antolatu dira. Lehena, abuztuaren 31tik irailaren 4ra bitartean izango da, 5 saioz osatutako “Zientzia eta teknologiako Bizilabe tailerra” egingo da goizetan. Bigarrena aldiz, ikasturteko osokoa izango da, “Izan ikertzaile eta asmatzaile” programa, urriaren 2tik 2021eko maiatzaren 28ra egingo da, ostiral arratsaldetan, betiere eskolaz kanpoko ordutegian.
Tailerrak Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan egingo dira eta bi taldetan banatuta arituko dira: 2009-2010ean jaioak (10-12 urte) eta 2007-2008an jaioak (13-14 urte).
EZAUGARRI NAGUSIAK
Zientzia eta teknologiako 'Ekin energiaz!' Bizilabe taillerra
- 2020ko abuztuaren 31tik irailaren 4ra.
- 09:30etatik 11:00etara edo 11:30etatik 13;00etara, adinaren arabera
- Plaza mugatuak 15 lagunentzat.
- Prezioa: 15 €, Elgoibarko neska edo mutil bakoitzeko.
- Eman izena uztailaren 19a baino lehen
- Informazioa eta izena emateko formularioa hemen
'Izan asmatzaile eta ekintzaile' ikasturteko programari dagokionez:
- Hasiera 2020ko urriaren 2tik 2021eko maiatzaren 28ra. Ostiralero.
- 17:00etatik 18:30era edo 18:30tik 20.00etara, adinaren arabera
- Plaza mugatuak: 15 lagun saio bakoitzean.
- Prezioa: 18 € hileko, Elgoibarko neska edo mutil bakoitzeko.
- Izen-ematea ikasturte osoan zabalik egongo da, edo lekuak bete arte (gutixenez 5)
- informazioa eta izena emateko formularioa hemen
Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntzarekin egina (FECYT)
Babesleak: