2020/05/07

MAIATZAK 7. Erronka: 'Txoriak nire leihoan'

Gure lorategian, leihoan, balkoian edo terrazan txorientzako jantoki bat jartzea oso erabilgarria eta praktikoa izan daiteke, alpistearekin edo haziekin, hegazti basatiak erakartzeko eta haien kolore eta soinuez gozatzeko. Gainera, neguan bizirik irauten lagunduko diegu eta euritik babestuko ditugu. Azalpen-bideoa ikusi eta urratsak jarraituz egin txorientzako etxea.

Bioaniztasuna     Biologia     Ornitologia     Birziklapena     Eskulanak

SARRERA

Gure inguruan animali asko bizi dira. Bakarrik arreta apur bat jarri behar dugu gurekin espazioa partekatzen duten animali horiek ezagutzeko. Mota askotako animaliak bizi dira gure artean baina denak ez dira erraz ikusten. Ikusten errezenak direnak txoriak dira.

Karnabak, txolarreak, txantxangorriak, enarak, zozoak, usoak,... denoi gustatzen zaigu hegaztiak gure inguruan ikusi eta entzutea, ezta?  Horregaitik, gure lorategian, leihoan, balkoian edo terrazan txorientzako jantoki bat jartzea oso erabilgarria eta praktikoa izan daiteke, alpistearekin edo haziekin, hegazti basatiak erakartzeko eta haien kolore eta soinuez gozatzeko. Gainera, neguan bizirik irauten lagunduko diegu, euritik babestuko ditugu eta dekorazioari ukitu esklusiboa emango diogu.


 

ZER BEHAR DUGU?

Mota askotako jantokiak egin daitezke (egurrezkoak, plastikoskoak, saredunak,...) eta milaka eredu topatuko dituzu sarean, baina proposatzen dizugun jantokia egiteko, etxean dituzun ontzi berrerabilgarriak eta birziklagarriak erabiltzea planteatzen dizugu. Horra gure txorien jantokia egiteko behar dituzun materialak:

  • Plaztikozko botila bat.
  • Tetrabrik bat.
  • Jogurt pote bat.
  • Soka (lokarri zaharrak, adibidez).
  • Guraizea eta kuterra.

 

URRATSEZ URRATS

1. Plastikozko botila marraztu eta moztu. Lehenengo pausoan botila moztuko duzun lekuak marraztu behar dituzu: erditik mozteko marra horizontala, txoriek jateko erabiliko duten lehioa eta makila txertatzeko zuloa. Ondoren, markatu dituzun marrak moztuko dituzu.

2. Teilatua tetrabrikarekin eraiki. Tretarabrikaren teilatu itxurako goiko aldea moztu.

3. Jantokia muntatu. Beheko irudian agertzen den bezala jantokia montatu, zati desberdinak sokekin lotuz.

4. Edontzia egin. Jogurt potea jantokiaren beheko aldetik irudian azaltzen den bezala zintzilikatu.

5. Tokia apaindu eta janariz eta urez bete. Apaindu nahi duzun moduan egin duzun jantokia. Apainduta dagoenean, “teilatuko” tapoitik janaria bota. Botilaren goiko zatia (buelta eman diogun zatia), janariaren biltegia izango da. Horrela, txoriei jartzen diegun janaria jaten joaten direnean, biltegian dagoen janariak beheko aldea beteko du. Bukatzeko Jogurt potea urez bete.

6. Etxe barrutik ikusgarria den leku batean zintzilikatu eta jatera joaten diren txoriak behatu eta identifikatu.

Txoriak identifikatzeko esteka interesgarria:

https://www.seo.org/identificador-aves/

 

      

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Laudioko udala
Abanto-Zierbenako udala