Aste Santuko tailerrak Bizilaben

Aste Santuko egunetan gazteek esperimentatzen eta gozatzen jarraitzeko bi tailer eskainiko ditu Bizilabek. Batetik, esperimentuen mundu iksugarrira hurbildu eta murgiltzeko tailerra, eta bestetik, astronomiako tailerra.

  • Noiz 2019/04/23 09:30 - 2019/04/26 13:00
  • Non Deustuko Udaltegiko Areto Nagusia (Bizilabe gunea). Agirre lehendakaria, 42
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal
Aste Santuko tailerrak Bizilaben
Esperimentuak eta astronomia Aste Santuan Bizilaben. Argazkiak: Pixabay

Esperimentuen mundura hurbildu eta murgiltzeko tailerrean, lagunekin eta aditu baten laguntzarekin zientzia-esperimentu ikusgarriak egiteko aukera: slimeak, pigmentuak, erreakzio-kimikoak, fisikako egoera-aldaketak neurtu, gasak sortu, tenperatura aldaketak eragin... eta beste hainbat esperimentu. 

Edo beste aukera da, astronomiako tailerrara jo eta teleskopio bat muntatzea; unibetsoa kutxa batean sartu eta zeruan gertatutako eklipse eta ezkutaketak simulatu, Lurretik gertuen dauden exoplanetak bilatu eta zulo beltzetik ihes egiten ikastea. Etor zaitez beti aldakorra den unibertsoa ezagutzera!

TAILERREN EZAUGARRIAK

Adina: 12 – 15 urte

Datak: 2019ko apirilaren 23tik 26ra

Tailerrak (20 leku bakoitzean):
- Esperimentuak. STEAM tailerra ikertzaile errealekin. Ordutegia: 9:30 - 11:00

- Astronomia etxetik atera gabe. STEAM tailerra ikertzaile errealekin. Ordutegia: 11.30 - 13:00

NON: DEUSTUKO UDALTEGIA (BIZILABE GUNEA) Lehendakari Agirre, 42

Prezioa:

  • Kuota arrunta: 15 €/ tailer
  • Familia ugaria: 10 €/tailer
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €/tailer

Bilbon erroldatuta egotea hobetsiko da.


Hizkuntzak: euskaraz zein gaztelaniaz egingo da; hala ere, euskara izango da komunikazio-hizkuntza nagusia.

Izen-ematea eta leku-kopurua:

2019ko apirilaren 15era bitartean, lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20rentzako lekua izango da.

Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan jasoko da izena

Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).

Izena emateko formularioa hemen.

 

Informazio gehiago:

h.e.:bizilabe.bilbo@gmail.com

Telefono-zenbakia: 688829056 (arratsaldez)

 

GARRANTZITSUA:

- Bakarrik tailer batean eman daiteke izena. 
- Lekua duten gazteen izen-ematea amaitutzat emango da ordainketaren ziurtagiria epe barruan aurkezten denean. Derrigorrezkoa da ordainketaren ziurtagiria tailerraren lehen egunean Deustuko Udaltegira eramatea.
- Izen-ematearen ordainketa itzuliko da tailerra bertan behera geratzen bada, soilik. 
- Tailerrean jarrera desegokia izateak kaleratzea ekar lezake. 
- Izen-emateak hemen aitortutako guztiaren onarpena dakar.

 

BIZILABE - Gazteentzako ikerketa-zentroa: aurkezpen bideoa

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg