2019/11/12

Tabakalerak, Elhuyarrekin lankidetzan, gazteentzako tailerrak eskainiko ditu JoLabs - Ekin! ekimenean

'Zientzia ez da fikzioa'-k antolatutako haur eta gazteentzako zientzia-txoko hau azaroan eta abenduan izango da.
Tabakalerak, Elhuyarrekin lankidetzan, gazteentzako tailerrak eskainiko ditu JoLabs - Ekin! ekimenean

Zientzia bizi eta esperimentatzeko gazteei zuzendutako lantaldea da Zientzia ez da fikzioa. Biologia, kimika edo fisika proiektuak lantzen dira bertan eta eguneroko errealitatearekin lotura duten esperimentuak egiten dira.

Tabakaleran egingo den tailer honen helburua zientzia-ginkana kolektibo bat sortzea da, ondoren saio publiko batean martxan jarriko dena. Horretarako lantegian parte hartuko duten gazteek zientziaren inguruko hainbat lanketa egin beharko dituzte, ondoren ginkanarako frogak prestatu ahal izateko.

Aurreko saioetan bezala, honakoan ere haurren kuriositatea bultzatzea, zientziarekiko harra sorraraztea eta hainbat zientzia gairen inguruan galderak planteatzea da xedea. Elhuyar Zientzia Fundazioaren Bizilabe programaren eta zientzia- ikertzaile baten laguntza izango du.

Saioak: azaroak 15, 22, 29 eta abenduak 13 (izena behin eman beharko da saio guztietan parte hartu ahal izateko).

ADINA: 8-14 urte

NOIZ: ostiraletan, 2019ko azaroak 15, 22 eta 29, eta 2019ko abenduak 13

ORDUTEGIA: 17:30-19:30

LEKUA: Hirikilabs, 3. Solairua. Tabakalera - Donostia

SARRERA: doan izango da baina aurrez izena eman behar da. Izena emateko, sakatu hemen.

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Laudioko udala
Abanto-Zierbenako udala