Bilboko saltokiek bat egin dute “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenarekin
Bilboko Udalak, Elhuyarrekin batera eta Deustu Bizirik eta Hiru Auzo merkatari-elkarteekin elkarlanean, “Otsailaren 11 erakusleihoak” egitasmoa jarri du martxan Bilboko 48 dendatan. Bizilabe gazteentzako zientzia- eta teknologia-ekintzak egiteko aisialdi-eskaintzaren barruan kokatzen da ekimen hau eta, guztira, Bilbo, Elgoibar, Donostia eta Tolosaldeko 98 saltokik hartuko dute parte.
Otsailaren 11n ospatuko den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin batera, erakusleihoak apainduko dituzte 48 saltokik. Establezimendu bakoitzari emakume zientzialari bat eskainiko zaio, zientzialari horri buruzko ilustrazioekin eta informazioarekin batera. Guztira 12 emakume omenduko dira. Dendariek, gero, egokitu zaien zientzialariaren ikerketa-lanean inspiratuta apainduko dute erakusleihoa. Hala, beraz, emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira dendariak, eta emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dute.
Emakume ikertzaile horien ilustrazioak Bizilaberen webgunean eskegiko dira, beren lanari buruzko informazioarekin batera; informazio horretan, ikertzaileen bizitza, ibilbidea eta aurkikuntzak biltzen dira.
Hemen emakumeei buruzko datuak eta kartela deskargatzeko aukera.
Hauek dira “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenean parte hartuko duten saltokiak:
Abando-Indautxu
- Calzados Alonso
- Panadería Correa e Hijos
- HERBOLARIO MADREHIERBA
- Tatanka Bilbao
- Vitalsana
- Centro Médico Estético Body Fine
- El taller de la alfombra
- Asociación Bilbao Centro
Alde Zaharra
- Masfragancias casco viejo
- Pedro Salcedo
- LAURA BATÁN
- Maldeojo optika atelier
- GEURIA MERKATUA
- ÁNGELES MORALES PELUQUERÍA
- A2M Fisioterapia
- Tuinkis
Deusto
- Reparación de calzado MATIA
- SEGUROS BILBAO (Javier y Oscar Romero)
- Centro Visual Argia
- FARMACIA ARILLA
- CK ESTILISTAS
- DEUSTO MOTO CENTER
- Farmacia Inma Olabarrieta
- Farmacia Zubiri Zuaznabar
- Stilo21 peluqueria
Distrito 2
- CERRAJERÍA WILMA
Ibarrekolanda
- CLINICA DENTAL BILBO LATINA
Irala – Iralaberri
- Iris centro de belleza
- Clínica Dental Kirikiño
Otxarkoaga
- Dietética Ponin
San Francisco- Bilbao la Vieja
- FARMACIA VILLASANTE
- Peluquería Lucí y Maribel
- Libertad Avenue
- Taller Xaboi Punpuila
- FARMACIA MARIA RODRIGUEZ DE PABLO
- Estudio 14
San Ignacio
- LA CASA AGENCY - SAN IGNACIO
- Decoración y Hogar
- Librería Etxean
- Lola Vaamonde
Santutxu
- CRISTINA SANTIAGO CENTRO ESTETICO
Txurdinaga
- MARTINEZ NYG
- Kolore taller de arte
Uribarri – Zurbaran
- Koloreak
- Pilates Ongiro
- Peluquería Lamiak
- Ikusi Optika
- Autoservicio Álvaro
Hemen ekimenean parte hartu duten herrietako saltokien zerrenda eta informazioa.
Ekimen hau Bizilaberen barruan kokatzen da, hau da gazteentzako jarduera zientifiko eta teknologikoak egiteko aisialdi-jardueren eskaintzaren barruan, eta Elhuyarrek antolatu du, Bilboko Udalarekin, eta tokian tokiko merkatari-elkarteekin elkarlanean.
Erakunde sustatzaileak
Elhuyar eta Bilboko Udala
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia