STEAM tailerrak ikastetxeentzat Bizilaben
Bizilabe egitasmoaren muina STEAM hezkuntza da: zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikako konpetentziak ludikotasunez eta aisialdian garatuz, zientzia eta teknologia alorreko proiektuak garatu, asmatu eta irudikatzea. Bizilabe 10-17 urteko gazteei zuzenduta dago, eta bertan gazteek, beren kasa, proiektuak eta esperimentuak egiten dituzte.
Bizilabe ikerketa-zentroan gazteek puntako gaietan, erronka errealekin eta ikertzaile edo arloko profesionalekin egiten dute lan, eta enpresen ereduak bertatik bertara ezagutzeko aukera ere eskaintzen zaie.
Bilboko ikastetxeentzako eskaintza da honako hau: doako tailerrak ikasle-taldeentzat, Bizilaben egiten dena ezagutu eta tailerretan parte hartzeko.
Tailerren ezaugarriak:
- LEKUA: Bizilaberen eraikinean burutuko dira eta, beti ere, gazteek eskolan lantzen dituzten gaien inguruan antolatuak
- EGUNA: otsaila eta martxoan zehar
- ORDUTEGIA: egunean bi saio izango dira: lehenengoa goizeko 9:00etatik 11:00etara eta bigarrena 11:30etatik 13:30etara
- IKASLE KOPURUA: talde bakoitzak 22 ikasle izango ditu gehienez
- TAILER KOPURUA: tailer batean baino gehiagotan eman daiteke izena, baina lehentasuna beste inon izena eman ez dutenak izango dira.
- IZENA EMATEA: izena ematea telefonoz egingo da
Informazio gehiago jasotzeko eta izen-ematea koordinatzeko deitu telefono-zenbaki honetara: 688 829 056 (Oihane Brauer Vega), arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara
BIZILABE - Gazteentzako ikerketa-zentroa: aurkezpen bideoa