2018/07/17

Asmatzaile eta ikertzaile izateko, Bizilaben eskaintza, irailetik aurrera.

Eskolaz kanpoko eskaintza berria Bilbon. Zientzialari eta teknologo profesionalak laguntzaile direla, zientzia eta teknologiako gai desberdinen inguruko asmakuntzak, gailuak, eta objektu erabilgarri nahiz ez erabilgarriak diseinatu eta eraikitzeko gunea. Egunero asmakuntza bat. Zatoz, bakarrik edo lagunekin!
Asmatzaile eta ikertzaile izateko, Bizilaben eskaintza, irailetik aurrera.

Esperimentatzeko, ikertzeko eta zure sormena garatzeko lekua; eremu askotako ikerketa-proiektu teknologikoak eta zientifikoak egiteko gunea da hau.

Ezaugarri orokorrak

  • Bilbon erroldatuta egotea
  • 12-17 urte izatea
  • hiru hileko iraupena, kasuan-kasuan irailaren 17an, 18an edo 19an hasita
  • astean behineko saioak
  • 1,5 orduko iraupena
  • Prezioak:
    • arrunta = 15 €
    • familia ugaria = 10 €
    • diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) = 4 €
  • Los datos para el pago de la cuota se comunicarán una vez completada la inscripción.
  • Deustuko udaltegian, Bizilabe gunean (Agirre lehendakaria, 42. BILBO)
  • gutxienez 5 eta gehienez 22 kideko taldeak

Ezaugarri bereziak

  • 12-14 urteko gazteak
    • Astelehena, asteartea edo asteazkena
    • 17:00-18:30 bitarteko saioak
  • 15-17 urteko gazteak
    • Astelehena, asteartea edo asteazkena
    • 18:30-20:00 bitarteko saioak

Informazio gehiago:

Telefono-zenbakia: 688829056

 

Izena emateko formularioa hemen

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg