Bizilabek STEAM Euskadi I. Sarien zigilua lortu du
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Centro de Recerca per a l’Educació Científica i Matemàtica (CRECIM) zentroak eta Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentziak osatutako Batzorde Teknikoak Bizilaberi STEAM Euskadi zigilua aitortzea erabaki du,
Zigilu hau, STEAM hezkuntza-ekimen berritzaileak lorpenekin garatzen ari diren erakundeei (ikastetxeak, unibertsitateak, hezkuntza ez formaleko erakundeak, ikerketa-zentroak, enpresak…) ematen zaie, STEAM Euskadi Estrategiaren helburuetara bideratuta egoteagatik eta STEAM izaera edukitzeagatik. Aurtengoa da lehenengo edizioa: 133 eskaera aurkeztu dira eta Elhuyar Bizilabe proiektua, beste hainbatekin batera, zigilua lortutakoen zerrendan sartu da.
Zorionak Bizilaberi, eta eskerrik asko tokiko Bizilabe guztietako (Bilbo, Elgoibar, Ermua, Soraluze, Nerbio-Ibaizabal eta Tolosaldea) proiektuetan sustatzaile eta bultzatzaile zareten guztioi, eta, batez ere, Bizilabe guneetan parte hartzen duzuen gazteoi, zuek guztiok gabe ezingo bailuke Bizilabek aurrera egin.