2023/02/03

Bilboko saltokiek Udalarekin bat egingo dute Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko

Bilboko 79 saltokitan, iaz baino 31 gehiago, 12 ikerlari emakume ospetsuren kartelekin apainduko dituzte erakusleihoak otsailaren 11 ospatzeko, hau da, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna. Egun horren harira sortutako #O11Erakuslehioak ekimena Bizilabe Bilbao ekintzen barruan dago, Bilboko Udalak eta Elhuyarrek gazteentzat sustatutako ikerketa-zentroaren baitan, hain zuzen ere. Hiribilduko 14 merkatari-elkartek baino gehiagok parte hartuko dute ekimenean, zeinak emakumeak zientzian duen garrantzia azpimarratu eta ikusarazi nahi duen, bai eta neska eta gazteen artean alor horren inguruko gogoak piztu ere.
Bilboko saltokiek Udalarekin bat egingo dute Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko

Bilboko Udalak eta Elhuyarrek, hiriko merkatarien 14 elkarteen laguntzarekin, proiektuaren hirugarren edizioa abiarazi dute: #O11Erakusleihoak. Otsailaren 11 iristearekin batera, hau da, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, Bilboko auzoetako establezimenduetan erakusleihoak apainduko dituzte askotariko leku geografikoetako eta ikerketa-alorretako 12 emakume erreferentzia hartuta.

Helburua da STEM (ingeleseko akronimoa: Science, Technology, Engineering and Mathematics) esparruko emakumeen garrantzia nabarmentzea eta nesken eta gazteen artean bokazio hori sentsibilizatzen eta sustatzen laguntzea.

Ekimenaren bitartez, aurtengo espektatiba guztiak gainditu dira; izan ere, 79 saltoki atxikitzea lortu da, hau da, 2022ko edizioan baino 31 gehiago. Horrek esan nahi du gutxi gorabehera % 60 egin duela gora parte-hartzeen kopuruak. Lokalek emakume zientzialari bana omenduko dute kartel eta ilustrazioen bitartez, pertsonari buruzko informazioarekin eta beste elementu batzuekin. Horrela, saltokiak emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile izango dira, eta zientziari egindako ekarpena ikusarazten lagunduko dute.

Hauexek dira #O11Erakusleihoak edizioaren laugarren edizio honetan omenduko diren ikerlariak:

  • Mari Luz Esteban Galarza (Pedrosa de Valdeporres, Burgos, 1959) Medikua eta antropologoa
  • Maryam Mirzajani (Teheran, Iran, 1977-2017) Matematikaria
  • Estibaliz Apellaniz Ingunza (Bilbo, 1954) Geologoa
  • Emma Roca Rodríguez (Bartzelona, 1973-2021) Biokimikaria
  • Dorcas Muthoni (Nyeri, Kenya, 1979) Informatika-ingeniaria
  • Homira May Rezai (Jaghori, Afganistan, 1993) Medikua
  • Melissa Cristina Márquez Villalobos (San Juan, Puerto Rico, 1993) Itsas biologoa
  • Amaia Arranz Otaegui (Tolosa, 1987) Historialaria eta arkeobotanikaria
  • Sally Ride (Encino, Ameriketako Estatu Batuak, 1952-2012) NASAko fisikaria eta astronauta
  • Maddi Astigarraga Bergara (Deba, 1997) Ingeniari biomedikua eta ilustratzaile zientifikoa
  • Ainara Sangroniz Agudo (Elgeta, 1991) Kimikaria
  • Katalin Karikó (Szeged, Hungaria, 1955) Biokimikaria

#O11Erakusleihoak ekimena Bizilabe Bilbao proiektuaren barruan dago, hau da, hamar eta hamazazpi urte bitarteko gazteei zuzendutako jarduera zientifikoak eta teknologikoak egiteko ikerketa-zentroa bat. Bilboko Udalak eta Elhuyarrek bultzatu dute zentroa. Gaur egun espazioak daude Deustun, Otxarkoagan eta Zorrotzan, eta askotariko jarduerak egiten dira bertan. Laster, beste zentro bat irekiko da Basurtun. Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunari lotutako ekimen hau, halaber, Bizkaiko eta Gipuzkoako beste udalerri batzuetara zabalduko da, eta, guztira, 200 saltoki inguru inplikatuko dira.

GINKANA, AURTENGO EDIZIOKO BERRITASUNA

Hauxe da 2023. urteko edizioaren berritasunetako bat: ginkana bat antolatuko da O11 modu parte-hartzaile eta ludikoan ospatzeko. Edozein unetan parte hartu ahal izango da jardueran. Horretarako, Actionbound aplikazioa instalatu beharko da mugikorrean, eta establezimendu bakoitzean dagoen ekimena iragartzeko kartelean agertzen den QR kodea deskargatu. Ondoren, parte-hartzaileek honako hau egin beharko dute: atxikitako saltokietan dauden emakume zientzialarien kartelak bilatu, kartel guzti-guztietako QR kodeak eskaneatu eta gailuetan agertuko zaizkien galderei erantzun.

#O11ERAKUSLEIHOAK WEBGUNEA

#O11Erakusleihoak ekimenerako prestatutako eduki guztia eskuragarri egongo Bizilabe webgunean. 2023. urteko edizio honetarako hautatutako 12 zientzialarien irudietan klik eginez, haien inguruko informazioa ikusi ahal izango da, eta erakusleihoak apaintzeko diseinatutako ilustrazioak deskargatu. Era berean, eskuragarri dago ekimenari atxikitako saltokien zerrenda. Hauek dira saltokiak:

  • 1go barrutia. Deustu: Decoración e interiorismo Julio Aristin; Farmacia Arilla; Farmacia Inma Olabarrieta; Peluquería Stilo21; La Ventana Natural Deusto (belar-denda); CK Estilistas; Farmacia M.A. Linaza Peña; Farmacia Zubiri Zuaznabar; Psikolan; Nahizen Centro de Neurorrehabilitación; Inmogar Bilbao; Librería SGEL; La Txika de la Cerveza; Centro Visual Argia; Clínica Dental Bilbo Latina; Librería Etxean.
  • 2. barrutia. Uribarri: Koloreak (jostailu-denda eta liburu-denda); Peluquería Lamiak; Ikusi Optika; Cerrajería Wilma; Autoservicio Álvaro (supermerkatua); Pilates Ongiro; Atelier Olga Yrazu Costura; Frutas Manuela; Farmacia Uraga.
  • 3. barrutia. Otxarkoaga / Txurdinaga: Dietética Ponin; Kolore Taller de Arte.
  • 4. barrutia. Begoña: Frutas Arratia; Farmacia Ruiz Sarasola; Peluquería Iziar; Frutas Jose y Ana; Confecciones Turín; Herboristería Leizuri; BJ Complementos; Librería Garza.
  • 5. barrutia: Ibaiondo: Geuria Merkatua; Pedro Salcedo (etxeko moda); Bi by Jatera (okindegia-gozotegia); Plutón ya no es un planeta; Ah! (arropa eta osagarriak); El Equipo de Viaje; a2m Gabinete de Fisioterapia; SKFK; A&J complementos; Olañeta (moda); Boutique de la media (barruko arropa eta etxea); Farmacia Villasante; Carnicería Ali; Xaboi Punpuila; Farmacia María Rodríguez de Pablo; Kafe Andra-Mari.
  • 6. barrutia. Abando: Peluquería Tonific; Lulú Martinés (osagarria); Zarzamora (denda erotikoa); Ortopedia Abuelo Actual; Urtxintxa (jostailu-denda); Seguros Plus Ultra; Resukaré Estética; Ehudenda; Terai Cosmética; El pan de sábado; Dukana (osagarriak, yoga); Luabi Decor; Bilbao Menkes (dantza-denda); Arabell (haurrentzako moda); Maslife; Masquegorros; Herboristería Leizuri; Skin Gallery by Arduan; Asociación Bilbaocentro.
  • 7. barrutia. Errekalde:  Bar Label; Ferretería Rekalde; Farmacia Arantza Madariaga; M.J. Oñate (uniformeak, norbera babesteko ekipamenduak); Bar Kaixo; Bar Txikito; Iris Centro de Belleza.
  • 8. barrutia. Basurtu–Zorrotza: Entrefocos (argazki-denda); Arduan (estetika-zentroa).

EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA

Nazio Batuetako Batzar Orokorrak 2015ean erabaki zuen otsailaren 11a izango zela Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, emakumeek eta neskek esparru horretan erabateko partaidetza eta parte-hartze parekidea izan dezaten lortzeko.

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg