2019/01/25

Elhuyar Zientzia Hezkuntzako kideak Estrasburgon dira SPOON proiektuaren abiatze-bileran

Elhuyar Zientzia Hezkuntzako lantaldeko Aitziber Lasa Iglesias eta Danel Solabarrieta Arrizabalaga Estrasburgon dira SPOON (STEM education and Practice are not Only about the cONtent) proiektuaren bileran.
Elhuyar Zientzia Hezkuntzako kideak Estrasburgon dira SPOON proiektuaren abiatze-bileran

Europako Komisioak finantzatutako proiektu honetan, STEAM hezkuntzako Europako hainbat jatorriko parte-hartzaile ari dira parte hartzen; Frantziako Maison pour la Science eta Unistra (University of Strasbourg), Kataluniako UOC Unibertsitatea, Herbehereetako Boswell Beta (Utrecht Unibertsitateko spin of eta bazkidea), Kroaziako Tvornika Znanosti GKEa, eta Elhuyar bera.

Kontsortzioaren helburua da STEAM arloetako irakasleen trebakuntza hobetzea, zeharkako konpetentzietan fokua jarrita: pentsamendu kritikoa, ikerketa eta berrikuntza arduratsua (RRI), balioak, ikerketarako-trebeziak, metodologia aktiboak, eragileetako bakoitzak duen eskarmentu eta jardueretatik abiatua ezagutza partekatuz. Elhuyarrek Zientzia Azokan duen jardueratik egingo du ekarpena. Proiektuak hiru urteko iraupena izango du.

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Laudioko udala
Abanto-Zierbenako udala