Bizilabek STEAM Euskadi zigilua bigarrengoz lortu du
Bizilabek STEAM Euskadi zigilua lortu du berriz ere, ekimenaren 4. ekitaldian. 2020an lortu zuen lehena. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emandako bereizgarria da, hezkuntza-ekimen baten STEAM izaera kalifikatzen duena.
Hezkuntza Saileko Berritzeguneetako eta Lanbide Heziketa Zentroetako, Deustuko Unibertsitateko, EHUko eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako ordezkariek osatutako ebaluatzaile taldeak 127 hautagai zerrenda baloratu ditu, memorietan eskatzen ziren irizpideen arabera.
Aurkezten diren ekimenek gutxienez helburu hauetakoren batera bideratuta egon behar dira: ikasleek zientzian, teknologian eta matematikan duten gaitasuna hobetzea, esparru horietan bokazio eta asmo profesionalak inspiratzea, emaitza zehatzak izatea eta genero-ikuspegia txertatzea.
2020tik, STEAM Sariak abian jarri zirenetik, Hezkuntza Sailak 238 zigilu eman ditu guztira.