2024/05/02

Abantoko Bizilabeko gazteek Teleko Rentako ikertzaileen bisita jaso dute

Telekomunikazio mundua eta ikertzaileak gertutik ezagutzeko aukera ederra izan da.
Abantoko Bizilabeko gazteek Teleko Rentako ikertzaileen bisita jaso dute

EHUko telekomunikazio departamentuko Teleko Renta proiektuko Marta Camacho eta Nerea Jimenez telekomunkazio ingeniariak izan dira Abantoko Bizilaben. Teleko Renta ikasleak, enpresak eta profesionalak elkartzen dituen proiektua da, telekomunikazioetako hezkuntza bultzatzeko.

Hainbat jolas eta erronkaren bidez, telekomunikazio arloa ezagutu dute gazteek. Argiaren bidez eta zuntz optiko eta morse kodearen bidez elkarri mezuak bidali dizkiete eta gure egunerokoan telekomunikazioak non dauden ohartzeko jarduera egin dute.

Era honetako bizipenak oso garrantzitsuak dira. Izan ere, ikerketek erakusten dute gazteek aisialdian izaten dituzte zientzia eta teknologia-bizipenek eragina dutela etorkizuneko ikasketak aukeratzerako orduan. Ildo beretik, berariaz bilatu da bisitan etorri diren profesionalak emakumezkoak izatea. Honela, gazteek, eta, batik bat, neskek, izan ditzaketen estereotipo okerrak hautsi nahi dira eta emakumezko erreferenteak ezagutarazi.

Eusko Jaurlaritza