2018/12/14

'Kosmetiko ekologikoak' tailerra Bizilaben, 2019ko urtarrilean

Kosmetika-produktuak egingo dituzu, produktu naturalak erabiliz: hortzetako pasta, xanpua, ezpainetako baltsamoa, ilerako tinteak, gelatinazko xaboia, bainurako xaboi-ponpa eferbeszenteak… Aldi berean, supermerkatuan aurkitzen diren produktuen etiketak ikertuko ditugu, eta horien atzean dagoena ulertzeko tresnak eskuratuko dituzu. Gero, eraman etxera egindako produktuak!
'Kosmetiko ekologikoak' tailerra Bizilaben, 2019ko urtarrilean

Adina: 12 – 15 urte

Datak: ostegunetan, urtarrilaren 10etik otsailaren 14 bitartean

Ordutegia: 18:00etatik, 19:30etara.

NON: DEUSTUKO UDALTEGIA (BIZILABE GUNEA) Lehendakari Agirre, 42

Prezioa: kuota arrunta: 15 €/ tailer, baina prezio bereziak egoera berezian (familia ugariak, DSBE) daudenentzat. Bilbon erroldatuta egotea hobetsiko da.

Izena emateko epea zabalik egongo da 2019ko urtarrilaren 8ra bitartean, lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20rentzako lekua izango da. Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).

Tailerrari buruzko informazio gehiago hemen, eta izena emateko formularioa, berriz, hemen.

 

BIZILABE - Gazteentzako ikerketa-zentroa: aurkezpen bideoa

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg