12 Bizilabe berri jarri dira martxan 2019-2020 ikasturtean
10-17 urteko gazteentzat dira Bizilabeak, eta bertan gazteek proiektuak eta esperimentuak egiten dituzte beren kasa eta eskola-orduetatik kanpo, behar denean ikertzaile profesionalaren laguntza jasota.
Gazteak ikerketa-proiektuetan eta proiektu teknologikoetan gidatzeko, aditu-talde batek begiraleak eta mentoreak trebatu ditu Bizilaberako propio landu den ‘Bizilabe-Elhuyar metodologian’, genero-ikuspegia eta inklusioa kontuan hartuta.
Bizilabe sarearekin, tokian tokiko gizarteari egin nahi zaio ekarpena gazteen hezkuntza osatzeko eta eskualdeen lehiakortasunean laguntzeko. Hain zuzen ere, Elhuyarrek, tokiko eragileekin batera sustatutako proiektu horiek eredu-aldaketa proposatzen dute, gazteen etorkizunean eskualdeko hainbat eragileren arteko lankidetza sustatuta; horretarako, inguru hurbileko enpresetako profesionalak inplikatzen dira gazteen mentore gisa. Bizilabeek modu positiboan eragin nahi dute STEM profesioetan eta neska-mutilengan, haien gaitasunak garatuz eta ahalduntzea bilatuz.
Indarrean dauden Bizilabeak
- Bilboko Bizilabe, Deustuan, Deustuko Udaltegian (Agirre lehendakaria 42), Bilboko Udaleko Bilbao Ekintzak sustatua. 2016az geroztik dago martxan eta 2019-2020 ikasturtea eskaintza zabalarekin abiatu du.
- Debabarrena: 2019-2020 ikasturtean jarri dira martxan, Debabarrena eskualdeko Debegesa eta Elgoibarko eta Ermuko udalak sustatzaile direla. Hastapenetan diren arren, badute eskaintzarik irailetik bertatik hasita:
- Nerbioi-Ibaizalbaleko Bizilabeak, eskualdeko herri guztietara hedatuak. Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udaletako Gazteria sailek sustatu dute eta herri bakoitzak zabaldu du bere tailer-eskaintza 2019-2020 ikasturterako, urrian hasita. Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberio dira eskualdeko herriak.