2021/01/14

Hasi dira Bilboko gazteak Bizilabeko 2021eko tailerretan

Bilboko gazteek berriz heldu die Bizilabeko tailerrei, Gabonetako oporren ondoren.
Hasi dira Bilboko gazteak Bizilabeko 2021eko tailerretan

Urtarrilaren 11tik aurrera ere, astean behin elkartuta, zientzia eta teknologiako edukiak landuko dituzte. Helburua denetariko STEAM edukiak ikustea eta probatzea da, eta urteko lehenengo saioan muskuiluen disekzioa egin eta aztertzeari ekin diote.

Horren guztiaren gidari Oihane Brauer Vega da, Elhuyarreko kidea, biologoa eta STEAM Hezkuntzan aditua. Emakume zientzialari erreferentea izango da, beraz.

Oraindik ere bada izena emateko aukera; anima zaitez!

IZENA EMATEKO FORMULARIOA

ARGIBIDEAK

  • bilbo@gmail.com
  • Oihane Brauer Vega: 688 82 90 56
  • https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/bizilabe-bilbo 

      

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg