2021/06/23

Bizilabeko gazteek zientzia-proiektuak aurkeztu dituzte Bilbon

Bizilabe aisialdi-eskaintzan ikasturtean zehar egindako zientzia- eta teknologia-lanak aurkeztu dizkiete 10-16 urte bitarteko gazteek guraso eta lagunei
Bizilabeko gazteek zientzia-proiektuak aurkeztu dituzte Bilbon

Bizilabe aisialdi-eskaintzan ikasturtean zehar egindako zientzia- eta teknologia-lanak aurkeztu dizkiete 10-16 urte bitarteko gazteek guraso eta lagunei

Amaitu da Bilboko Udalak eta Elhuyarrek sustaturiko Bizilabe Bilbao 2020-2021 ikasturtea. Hori dela eta, zenbait ekitaldi egin dira aste honetan Bilboko Bizilaben. Bizilabeko 10-16 urte bitarteko gazteek urtean zehar egindako zientzia eta teknologiako esperimentu eta proiektuak aurkeztu dituzte guraso eta lagunen aurrean.  

Astearteko saioan, Bilboko Udaleko eta Elhuyarreko arduradunak ere bertan izan ziren. Gainera, Bartzelonako Fundació Catalunya La Pedrera-ko kideek Bizilabe ekimena ezagutu nahi izan dute, eta arreta handiz entzun dituzte gazteen azalpenak.

Bizilabe Bilbao 2020-2021 ikasturtean, zientzia eta teknologiaren alorretako lau gai landu dituzte gazteek:

  • Programazioa: itsasontzi bat, piano bat eta ping-pong pilotak jaurtitzen dituen pistola bat eraiki eta programatu dituzte.
  • Kriptografia: ihes-gela bat diseinatu dute.
  • Mikrobiologia: antibiotiko naturalen eta artifizialen eraginkortasuna aztertu dute.
  • Mikroplastikoak: hondartzan duten presentzia neurtu dute eta haien ezaugarriak aztertu dituzte.

 

Zabalik dago Bizilabe 2021-2022 ikasturtean izena emateko epea. Eman izena hemen: https://labur.eus/z6M54

Hemen argazki-galeria.

Hemen bideoa.

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg