BILBOKO EHUN GAZTE BIZILABE AZOKAN
Bilbon, 2016ko abenduaren 3an.
Bilboko Mujika ikastetxe publikoa, Solokoetxe BHI, La Salle, Unamuno BHI eta Botikazar BHI ikastetxeetako ehun gaztek baino gehiagok, prototipo zientifiko-teknologiko aurreratuak aurkeztu dituzte gaur Zabalguneko eraikinean. Proiektuak bost tailerretan egindako taldekako lanari esker sortu dira, hiriko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen gaitasuna eta prestakuntza hobetze aldera egin direnak. Elhuyarrek zuzendu du ekimena, Bilboko Udalarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, baina, gainera, beste erakunde, enpresa, eragile eta elkarteren laguntza eta inplikazioa izan dute; izan ere, guztiek dakite zein garrantzitsuak diren ikerketa, berrikuntza eta sormena, bai jarduera ekonomikoaren motor gisa, bai enplegu kalifikatua sortzeko.
Gaur goizean egindako ekitaldian parte hartu dute Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enpleguko zinegotzia den Xabier Ochandianok, Elhuyar Zientziako zuzendari nagusia den Leire Canciok, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Amaia Esquisabel Alegríak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Eva Armesto Macíasek. 2 Azokan ikusi ahal izan diren prototipoen artean, mikrobiologiaren alorrean egindakoak nabarmendu behar dira, non mikroorganismoak identifikatzeko Petri-ren kaxak garatu diren. Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Fulcrum ingurumen-enpresak stand batzuk jarri dituzte gazteei eta erakusketara joan diren pertsonei alor horietako benetako adibideak erakusteko. Gainera, gazteenek garatutako TZBZ robotikaren proiektuak eta "harri-orri-ar" robotikoa ikusi ahal izan dira, edo “prototipatzean murgiltzen” tailerrean fabrikatutako produktuen prototipoak. ERABI edo Ain3+ enpresak ere bertan egon dira, inmotika edo diseinua eta barrualdeko arkitektura proiektuetan teknologia horiek erabiltzen dituztenak, hurrenez hurren.
Beste gazte batzuk gauza txikienen mundura hurbildu dira "Nanogauzak" tailerrean, eta bertan Material Conexión aholkularitzako profesionalekin egon ahal izan dira, bertaratutakoei materialen katalogoa erakutsi dietenak. Eta, azkenik, “Litxarreriak eta margoak, testurak eta koloreak; horiek bai nahasteak” tailerrean, polimeroen kimikarekin jardun dute.
Aste horretan honako tailer hauek egin dira:
Data | Tailerra | Gaia | Ikastetxea |
2016-11-28 | Naturaren ikerketa: ikusi, behatu, neurtu eta bizi! | Mikrobiologia | Solokoetxe BHI eta La Salle Bilbo |
2016-11-29 | Prototipazio azkarrean murgilketa | Ingeniaritza | Unamuno BHI |
2016-11-30 | Txutxeak eta margoak, testurak eta koloreak, a zelako nahasketak! | Kimika | Mujika Eskola |
2016-12-01 | Harri-orri-ar robotikoa | Robotika | Unamuno BHI eta La Salle Bilbo |
2016-12-02 | Nanogauzak, txiki-txikian murgiltzen | Nanoteknologia | Botikazar BHI |
Bizilabe zentroen sarea
Elhuyar Zientzia 2014. urtean hasi zen Bizilabe zentroen sarea abian jartzeko lan egiten. Horiek, hain zuzen ere, 10 eta 19 urte bitarteko gazteentzako ikerketa-espazioak izango dira, non STEM (Science, Technology, Engineering y Mathematics) gaietan modu autonomoan praktikatu eta ikertu ahal izango dute. Proiektu horren testuinguruan, abiapuntua da kontzientzia izatea eta mota horretako proiektu batek gazteen gaitasunetan, etorkizuneko aukeretan eta haien eskualdeen lehiakortasunean izan dezakeen eragin positiboaz ohartzea.
Ikerketa-zentroetan sormena garatzeko lan egingo da, bai eta diziplina anitzeko inguru independente batean ikertu ahal izateko aukera izateko ere, baina ikasgelako edo programa zorrotz bateko presioak saihesten; hau da, ikastetxeko curriculumetik eta ordutegitik kanpo egingo da. Haurrak eta nerabeak adoretu nahi dira beren kabuz esperimentuak eta teoriak garatzeko. Helburua da ahalik eta arinen zientzia eta teknologia lantzeko gogoa piztea, eta abentura zientifikoetan murgildu ahal izateko inspiratzea. Era berean, tokiko enpresek eta profesionalek ere parte hartzea lortu nahi da, mentoring lanak egin ditzaten. Izan ere, asmoa da proiektuek tokiko enpresa bateko erronkei edo jarduerei lotuta egotea. Proiektu hori zuzentzeko begiraleak eta aholkulariak proiekturako bereziki garatutako Bizilabe-Elhuyar metodologiaren alorrean trebatuko dira.
Bizilabe-sareak tokiko erkidego bakoitzari egingo dion ekarpena gazteak prestatzea eta lehiakortasuna hobetzea izango da. Hortaz, Elhuyar Zientziak proposatzen duena da paradigma aldaketa bat egotea, non proiektuaren ardatz nagusietako bat izango den beren gazteen etorkizunaren zerbitzura dauden eragile anitzek erakusten duten inplikazio- eta lankidetza-maila. Alderdi horrek ezinbesteko garrantzia du, nerabezaroa garai erabakigarria baita gazteentzat. Bestalde, garai horretan, oro har, autoestimuak behera egiten du, batik bat nesken kasuan, eta horrek modu negatiboan eragin dezake hartzen dituzten erabakietan. Hori dela eta, Bizilabek neska zein mutilengan modu positiboan eragin nahi du, eta gaitasunak garatzeko eta ahalduntzeko aukerak eskaini.