Deustuko jaietan hartuko du parte Bizilabek

Gazteentzako zientzia-erronka tailerra eta umeentzako txiki-zientzia gunea izango da Deustuko jaietan, Bizilaberen eskutik.

  • Noiz 2019/03/21 17:00 - 20:00"
  • Non Deustuko Botikazahar parkea
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal
Deustuko jaietan hartuko du parte Bizilabek
Bizilabe Deustuko jaietan, 2019ko martxoan

2019ko Deustuko jaietan, ume eta gazteen programazioaren barruan, Bizilabek 'GYNKANA ZIENTIFIKOA ETA TAILERRAK' izeneko saioa eskainiko du. Jaiak martxoaren 16tik 23ra izango dira, eta Bizilabek eskainiko dituen gazte eta umeentzako zientzia-erronka tailerrak eta jarduerak martxoaren 21ean izango dira, arratsaldeko 17:00etan, Deustuko Botikazahar parkean, ikertzaile errealen zein begiraleen parte hartzearekin.

Ekintza hauek eskainiko dira:

- Tailerrak (17:00-18:30): 9-12 urteko umeentzako

- Mugimendua duen tramankuklu bat asma ezazu!: eskuragarri jarriko dizkiegun materialak erabiliz, erronka praktiko bati aurre egin eta mugiarazten den makina bat eratu.

- Makey makey tailerra: ordenagailuak eta 'makey makey' plakak erabiliz, objektuak teklatu, mando edo sagu batean bilakatu.

- Ikertzaileek eramandako tailerrak: zientzia eta teknologiako edukietan oinarrituta.

- Txikien txokoa (17:00-18:30): 3-8 bitartekoentzat (3-5 bitartean gurasoekin).

- Eserleku, alfonbra eta kuxin erosoekin hornitutako gune honetan, puzleak, tangramak, buruari eragiteko jolasak, eta zientzia eta teknologiarekin lotutako liburuak egongo dira.

-  5-8 urte bitartekoek (17:45-18:30), esperimentu gidatu bat egiteko aukera izango dute, adibidez, sumendiaren esperimentua.

- Gynkana (18:00-19:30): familia eta koadrilentzat, kooperazioa eta laguntasuna lantzeko.

- Taldeka, aztarnak jarraituz, galdera zientifikoak asmatuz, froga eta ekintza desberdinak gainiditzea helburu, azken Kahoot-ean ikasitakoa frogatzeko!

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg