2023/03/16

Bilboko Bizilabeko gazteek EHUko Ingeniaritza Eskolako zentroak eta BCAM zentro teknologikoa bisitatu dituzte martxoan egindako bisitetan

Bilboko Bizilabeko gazteek EHUko Ingeniaritza Eskolako zentroak eta BCAM zentro teknologikoa bisitatu dituzte martxoan egindako bisitetan

Martxoaren 13tik 16ra bitartean, Bilboko Bizilabeko Deustuko, Otxarkoagako eta Zorrotzako gazteak ohiko egoitzetatik irten eta BCAM zentro teknologikora eta EHUko Ingeniaritza Eskolara joan dira. Guztira, Lehen Hezkuntzako eta DBHko 85 gaztek hartu dute parte: 54 neska eta 61 mutil.

Deustuko gazteak EHUko Bilboko Ingeniaritza eskolako, Astronomia sailean, Telekomunikazio sailean eta BCAM zentro teknologikoan izan dira; Itziar Garate eta Jon Azkargortarekin, Marta Camacho Tramblin-ekin, eta BCAMeko ikertzaileekin egoteko aukera izan dute, hurrenez hurren, martxoaren 13an, 14an eta 15ean.

Otxarkoagako gazteak, martxoaren 14an, EHUko Bilboko Ingeniaritza eskolako Telekomunikazio sailean izan dira, eta Marta Camacho Tramblin ikertzailearekin egoteko aukera izan dute.

Azkenik, martxoaren 16an, Zorrotzako gazteak EHUko Bilboko Ingeniaritza eskolako Formula Student proiektua ezagutzera joan dira, eta bertako ikasle eta arduradunekin egon dira.

Arratsalde ederrak pasa dituzte gazteek begiraleekin (Oihane, Alazne, Sara, Aitziber) eta zentroetako kideekin batera.

   

     

   

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg