2022/12/19

Ikertzaile profesionalak Bilboko Bizilabeetan izan dira

Ikertzaile profesionalak Bilboko Bizilabeetan izan dira

Bilboko Bizilabeetako gazteek ikertzaileen bisitak izan dituzte abenduaren 12an, 13an, 14an eta 15ean, urteko azken hiruhilekoari amaiera emateko. Emakume ikertzaileek gidatuta saio bereziak izan dituzte Deustuko, Otxarkoagako eta Zorrotzako guneetan; zelulen biologia, biofisika, neurorientziak, osasuna eta bizi-ohitura osasungarriak, eta estratigrafia eta paleoklimatologia gaien inguruan esperimentuak eta probak egin dituzte. EHUko Pamela Ruiz Rodriguez, Arantza Muguruza Montero, Olatz Arteaga Cabeza, Itziar Hoyos Cillero, Sara Alicante Martinez eta Naroa Martinez Braceras ikertzaileek eta Bizilabeko LH5 eta 6ko, eta DBH 1-2-3 eta 4ko gazteek hartu dute parte saio horietan.

Azken hiruhilekoari amaiera emateko saio horietan gustura ibili dira gazteak eta ikertzaileak. Datorren urtean, urtarrilean, hasiko dira berriz Bizilabeko gune desberdinetan saioak.

          

 

           

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg