2020/03/14

Bizilabeko tailerrak BERTAN BEHERA geratuko dira

Koronabirus dela eta, Eusko Jaurlaritzak zabaldutako agindu bati jarraiki, Bizilabe tailerrak bertan behera uzteko erabakia hartu da.
Bizilabeko tailerrak  BERTAN BEHERA geratuko dira
Bizilabeko tailerrak MARTXOAREN 13tik AURRERA BERTAN BEHERA geratuko dira, koronabirus dela eta, Eusko Jaurlaritzak zabaldutako agindu bati jarraiki.
 
Hemen ohar ofizialetik ondorioztatutakoa:
 
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, ikastetxe guztiak ixteko erabakia Bizkaira eta Gipuzkoara zabaltzea erabaki du koronabirusari aurre egiteko. Erabakia ofiziala da, eta bihar jarriko da indarrean. (....) Haur Hezkuntzatik unibertsitatera arteko hezkuntza zentroak itxi egingo dira bihartik Bizkaian eta Gipuzkoan. Haurreskolak partzuergoko haur eskolei ere eragingo die neurriak, eta eskolaz kanpoko jarduerei ere bai. (....) Hamabost egunez izango dira indarrean neurri horiek, martxoaren 27ra arte. 
 
Aipatutako data horretan, eta uneko egoeraren arabera, erabakia zein den jakinaraziko da
 
Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Laudioko udala
Abanto-Zierbenako udala