Euskal Herriko erakusleiho batzuk emakume zientzialariekin apainduta izan dira otsailaren 11 ospatzeko
Soraluzeko udalak, Ermuko udalak eta Bilbon Udalak eta Deusto Bizirik elkarteak, kasuan-kasuan, #ErakusleihoakO11/ #Escaparates11F ekimena jarri dute martxan herri eta auzoetako dendak atondu eta emakume zientzialariei ikusgarritasuna eta protagonismoa emateko.
Elhuyarrek 8 emakume zientzialariri buruzko informazioa luzatu die dendariei erakusleihoa atontzeko: Rosalind Franklin, kimikaria eta kristalografoa; Gladys West, matematikaria; Cynthia Breazeal, robotika; Mae Jemison, ingeniaria, medikua eta astronauta; Juliana Rotich, informazio-teknologiak; Maria da Penha, biofarmazialaria; Hayat Sindi, zientzilaria eta medikua, eta Tu Youyou, zientzialaria, medikua eta kimika-farmazialaria. Hala, zientzia-emakume horien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtu dira eta emakumeek zientzian izan duten parte-hartzea agerian jartzen lagundu dute. Otsailaren 7tik 22ra egon dira ikusgai.
Bilboko denda horietan, otsailaren 10ean, 11n eta 12an, emakume zientzialari horiekin erlazionatutako esperimentuak egin dira, Bizilabeko gazteen eskutik. Debabarrena eskualdeko Ermuko eta Soraluzeko dendetan ere izan dute Bizilabeko gazteen bisita, eta emakume zientzialariei buruz solas egin dute.
Hauek dira parte hartu duten saltokiak:
Soraluzen
- Marimar harategia
- Iratxo
- Mgs Seguros
- Estankoa
- Triskel
- Todo a 100
- Mabel ileapaindegia
- Josu bitxidenda
Ermuan
- Maribel Liburu-denda
- Buenas Migas
- Zapatxiki
- Koko
- Cocoliso
Bilbon
- Te Mimo zentroa
- La Librería de Deusto
- Afede jostailu-denda
- Zubiri farmazia
- Decoración Julio Aristín
- Inma Olabarrieta farmazia
- SGEL liburu-denda
- Stilo 21 ile-apaindegia
Ekimen honen inguruan eginiko argazkiak ikusgai daude: Soraluze, Ermua eta Bilbo