2022/03/21

Martxoan hasi dira demo saioak Bilboko ikastetxeetan

Martxoan hasi dira demo saioak Bilboko ikastetxeetan

Martxoan hasi eta maiatzera bitartean hainbat demo saio izango dira Bilboko eta Bizkaiko zenbait ikastetxetan.

LH4 eta LH6 mailako ikasleentzako esperimentu eta tailerrak dira, ikastetxeetan egingo direnak. Bizilabe Bilbaok gazteentzako duen aisialdi-eskaintza ezagutu eta zientzia eta teknologiarekiko grina pizteko asmoz, zientzian espezializatutako begiraleak gidatutako ordubeteko saioak dira.

Lehenak martxoaren 18an eman dira Bilboko Eskolapioetan eta Esclavas SC-Fátima ikastetxeetan. Maiatzera bitartean saio ugari izango dira.

 

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg