2024/02/01

Bilboko saltokiek bat egin dute “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenarekin

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko eguna ospatzeko, Bilboko udalak bat egin du Elhuyarren “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenarekin. Otsailaren 1etik 11ra, 87 saltokik apainduko dituzte euren erakusleihoak emakume zientzialari baten omenez.
Bilboko saltokiek bat egin dute “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenarekin

Bilboko Udalak eta Elhuyarrek “Otsailaren 11 erakusleihoak” egitasmoa jarri dute martxan herriko 87 dendatan, otsailaren 1etik 11ra, emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan egiten duten lana ezagutarazteko. Honela, otsailaren 11n ospatzen den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin bat egingo du herriak. Nazio Batuen Batzar Nagusiak egun hori aukeratu zuen, 2016an, emakumeek eta neskek zientzian parte-hartze eta protagonismo handiagoa izan dezaten bultzatzeko eta nesken bokazio zientifikoak sustatzeko.

Establezimendu bakoitzak emakume zientzialari bati eskainiko dio erakusleihoa. Zientzialariarekin lotutako ilustrazioak eta informazioa biltzen duten horma-irudiak jarriko dituzte dendan, eta haren ikerketan inspiratuta apainduko dute dendako erakusleihoa. Hala, beraz, emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira dendariak, eta lagunduko dute emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten.

Aurten, bigarrenez, ginkana batean parte hartzeko aukera ere izango da. Horretarako, mugikorrean Actionbound aplikazioa jaitsi eta, dendaz denda, 12 emakumeen kartelak bilatu eta bertako QRak eskaneatu beharko dira. Emakumeen kartel bakoitzeko QR kodea eskaneatuta, emakume horren inguruko galdera bat erantzun beharko dugu. Honela, saltokiz saltoki 12 emakumeen QR kodeak bilatu eta galderak guztiak erantzun arte. Iaz, herritarren artean eta ikastetxeetan ginkanak izan zuen arrakasta ikusita, aurten, parte-hartzaileen adinaren araberako zailtasun mailera egokitu dira galderak.

Horrez gain, “Otsailaren 11 erakusleihoak” egitasmoan ikusgai egongo diren irudietan oinarriturik, Bilboko Zabalgune eraikinean “Emakumeak zientzialari eta teknologo” erakusketa izango da, otsailaren 9tik 14ra. 

Ekimen hau Bizilaberen barnean sortu zuen Elhuyarrek duela lau urte; hau da, gazteentzako jarduera zientifiko eta teknologikoak egiteko aisialdi-jardueren eskaintzaren barruan. Bilboko Bizilaben 134 gaztek hartzen dute parte astero . Eta iaz bezala, aurten ere, Bilboz gain, gehiago batu dira “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenera. Guztira, Euskal Herri osoko 12 herritan daude ekimenarekin bat egin duten 300 saltokiak, Abanto-Zierbena, Barakaldo, Beasain, Bilbo, Deba, Elgoibar, Gueñes, Ibarra, Laudio, Ordizia, Plentzia eta Zarautzen, hain zuzen.

STEAM hezkuntzaren bitartez, Elhuyarrek urte osoan dihardu neskek zientzia- eta teknologia-gaietan parte har dezaten bultzatzeko, eta, horretarako, emakume zientzialarien lanaren balioa nabarmentzen eta bistaratzen du, erreferenteak sortzeko eta, hainbat proiekturen bidez, emakume zientzialarien eredua hurbiltzeko gazteei. Hala, emakume horien bizitza, ibilbidea eta eredua ezagutzeko aukera ematen zaie uste okerrak eta estereotipoak gainditzeko.

Emakume omenduen horma-irudiak eta istorioak eskuragai daude Bizilaberen Otsailak 11 webgunean.

Bilboko saltoki parte-hartzaileak:

  • A&J COMPLEMENTOS
  • a2m Gabinete de Fisioterapia
  • Abuelo Actual Ortopedia
  • Agencia de Seguros
  • AmordisquitosAnna Pan y Café
  • ARABELL
  • Arduan (centro de estética)
  • Ar-Estylistas
  • Asesoría Energética Aurrezki
  • Asociación Sortarazi
  • Atelier Olga Yrazu
  • Autoservicio Alvaro
  • Bi by Jatera
  • BOUTIQUE DE LA MEDIA
  • C&Kestilistas
  • Café-bar Tobogán
  • Centro de Estética Imagen
  • Centro Visual Argia
  • Centronet
  • CLÍNICA DENTAL BILBO LATINA
  • Dietética y Masajes Ponin
  • EHU DENDA
  • El Armario de Tater
  • Entrefocos
  • ESIETE INTERIORISMO
  • Etxean Liburudenda
  • F2 Informatica
  • Farmacia Arantza Madariaga Perez
  • Farmacia Arilla
  • Farmacia Artekale
  • Farmacia Begoña Ispizua
  • FARMACIA INMA OLABARRIETA
  • Farmacia Josune Ereño
  • Farmacia Maria Feo Onzain
  • Farmacia María Rodríguez de Pablo
  • FARMACIA MARIAN LINAZA PEÑA
  • Farmacia Pont Goiricelaya
  • Farmacia Rouco Martínez
  • FARMACIA SONIA HERNANDEZ
  • FARMACIA TENDERIA
  • Farmacia Uraga
  • Farmacia Villasante
  • Farmacia Zubiri Zuaznabar
  • FARMACIA ZURBARANBARRI
  • Ferreteria Rekalde
  • Floristería Anabel
  • Floristería Avi-Flor
  • Frutas Manuela
  • Frutería Zelaia
  • Geuria Merkatua
  • Herbolistería Zarza
  • Ikusi Optika
  • Iziar Peluquería
  • Kafe Andra Mari
  • La Txika de la Cerveza
  • LA VENTANA NATURAL DEUSTO
  • Lasai Belleza y Bienestar
  • Librería Garza
  • Librería Lápices
  • Libreria Pernet
  • Librería Sorgiña
  • Lola Dacosta tienda erótica
  • LUABI DECOR
  • LULÚ MARTINES
  • J OÑATE
  • MAHATSERRI
  • Marisa Etxebarria
  • MASLIFE BUENOS AIRES
  • MASQUEGORROS
  • Menkes Bilbao
  • Moda infantil Yoli
  • Nahiarte
  • OPTIKARI
  • PEDRO SALCEDO
  • Peluquería Lamiak
  • Peluquería Tonific
  • Peluquería y centro de belleza IRIS
  • Pilates Ongiro
  • PSIKOLAN
  • Resukaré Estética
  • Salon Stilo21 peluquería
  • SKFK
  • Skin gallery Arduan
  • Terai Cosmética
  • Urtxintxa Juguetería
  • y Belleza Tania Lorenzo
  • Y DECORACION SL
  • YESSER Decoración
  • Zarzamora

12 EMAKUMEZKO ZIENTZIALARI OMENDUAK

Aurtengo edizioan “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenean omenaldia jaso duten emakumezko zientzialariak honako hauek dira:

  • Ana Zubiaga Elordieta (Forua, Bizkaia, 1959). Biologoa
  • Angela Saini (Londres, Erresuma Batua, 1980). Zientzia-kazetaria
  • Brigitte Baptiste (Bogota, Kolonbia, 1963). Ekologoa
  • Uxue Fernandez Lasa (Urretxu, Gipuzkoa, 1984). Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako ikertzailea.
  • Ana Teresa Diego (Bahía Blanca, Argentina, 1954-1976). Astronomia-ikaslea eta ekintzaile komunista.
  • Mary Anderson (Greene, AEB). Asmatzailea eta ekintzailea.
  • Miriam Friedman Menkin (Riga, Letonia, 1901-1992). Genetikaria eta enbriologoa.
  • Elena Ponciano Paino (Durango, Bizkaia, 1980). Arte Plastikoetako eta Ehungintza Arteko Diseinuko goi-mailako teknikaria. Soldadura eta Galdaragintzako teknikaria.
  • Wangari Maathai (Ihithe, Kenya, 1940-2011). Ingurumenaren aldeko ekintzailea eta politikaria.
  • Chieko Asakawa (Osaka, Japonia, 1958). Informatikaria.
  • Gro Harlem Brundtland (Bærum, Norvegia, 1939). Medikua eta politikaria.
  • Maia Duguine Haristoy (Hazparne, Lapurdi, 1979). Euskal hizkuntzalaria.
Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg