2020-2021 ikasturtean zientzia eta teknologia proiektu eta tailerretan izena emateko epea zabaldu da Bilboko Bizilaben
Eman izena Bilboko Bizilaben!
OHARRA: COVID-19k eragindako egoeraren aurrean, osasun-agintariek ezarritako babes-neurri guztiak hartuko dira, eta gazteak babestuta izango dira.
Hau da Bilboko Bizilaberen 2020-2021 ikasturterako eskaintza osoa:
“Izan ikertzaile eta asmatzaile”
2020ko urritik 2021eko ekainera, Bizilabera astean behin etorrita, lagunekin eta talde-lanean, proiektu edo ikerketa zientifiko edo teknologikoa egiteko programa da. Bide horretan, ikertzaile eta zientzialari profesionalekin lan egiteko aukera egongo da, euren aholku eta gomendioak jasoz. Gainera, enpresa eta ikerketa-zentroak bisitatuko dira.
Ordutegiak
- 10-12 urte (2009-2010 jaioak): astelehena (17:00 – 18:30 edo 18:30 - 20:00) edo asteartea (18:30 – 20:00)
- 13-14 urte (2007-2008 jaioak): asteartea (18:30 – 20:00) edo asteazkena (17:00 – 18:30).
- 15-17 urte (2005-2006 jaioak): asteazkena (18:30 – 20:00)
Bizilabe tailerrak
Bizilabe tailerrak ostegunetan izango dira, 18:00- 19:30 ordutegian, 12 urtetik aurrerako neska-mutilentzat. Guztira, tailer bakoitzak sei saio izango ditu. Haietan, zientzia eta teknologiako gai batean murgilduko da gaztea, gaian espezializatutako ikertzaile profesional baten gidaritzapean. Gainera, tailerrean landutako alorrean lan egiten duen enpresa bat bisitatuko dute. Guztira bost tailer hauek eskainiko dira 2020-2021 ikasturtean.
- Ekin energiaz!
- Uhinak
- Birus eta bakterioen misterioak
- Zientziatuber
- Escape Room bat diseinatu
Bizilabe tailerrak oporretan
Gabonetako, Aste Santuko eta udako opor garaian ere, Bizilabe tailerrak eskainiko dira. Kasu honetan, gai zehatz baten inguruko tailerrak izango dira, gaian aditua den ikertzaile batek gidatuak. Adinaren araberako bi talde egingo dira. Lehen saioak 10-12 urte bitartekoentzat izango dira eta bigarrenak 13-15 urte bitartekoentzat
Gabonetako tailerrak
- abenduaren 28tik 31ra
- Sukalde-zientzia tailerra, sukaldaritza ere zientzia da! (adin taldeetan banatuta)
Aste Santuko tailerrak
- apirilaren 6tik 9ra
- Saltsa-maltsa: a ze nahaste eta testurak! (10-12 urte)
- Zientzia-challenge! (13-15 urte)
Udako tailerrak
- ekainaren 28tik uztailaren 2ra
- STEAM Campusa (adin taldeetan banatuta)
Bizilabe DEMO saioak
DEMO saioei esker, Bilboko ikastetxeek ere Bizilabe eta bertako jarduerak ezagutzeko aukera izango dute. Ordu eta erdiko saioan, ikastetxeetako irakasle eta ikasleek Bizilabe tailer baten lagina jasoko dute, gaian aditua den ikerlari baten eskutik. Zientzia eta teknologia gaietan murgiltzearekin batera, ikerlari bat gertutik ezagutzeko aukera izango da.
Ate irekiak irailean
Amaitzeko, ikasturteari ekiteko, 2020ko irailaren 21, 22 eta 23an, Bizilabe ezagutzeko ate ireki jardunaldiak egingo dira, 18:00etan. Hauetan, Bizilabe ekintzak egin eta espazioa ezagutzeko aukera egongo da.
IZEN-EMATEAK
Izena emateko epea zabalik da jada, Bizilabe Bilbo-ren webgunean.
Bizilabe Bilboren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, joan webgune nagusira.
Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntzarekin egina (FECYT)
Babesleak: