2021/10/08

Hasi da 2021-2022 ikasturtea Bizilabe Bilbon

Astelehenetik asteazkenera,  zientzia- eta teknologia-jarduerak egingo dituzte 10-16 urte bitarteko gazteek Bizilaberen Deustuko eta Otxarkoagako egoitzetan. Oraindik ere badago izena emateko aukera.
Hasi da 2021-2022 ikasturtea Bizilabe Bilbon

Abian da Elhuyarrek Bilboko udalarekin batera martxan jarritako Bizilabe Bilbao ikasturte berria. Laugarren urtez, Bilboko neska-mutilek zientzia- eta teknologia-jarduerak egingo dituzte Bizilabe Bilbao aisialdi-eskaintzan.

Urritik maiatzera STEAM arloko hezitzaile baten gidaritzapean arituko dira lanean. Lehenengo hiruhilekoan, denetariko zientzia- eta teknologia-jarduerak egingo dituzte, diziplina desberdinak ezagut ditzaten. Urtarriletik aurrera, berriz, proiektu bat garatuko dute taldeka, eta zenbait ikertzaile profesionalen bisita jasoko dute horretarako.

Ohiko eskaintzaz gain, urtean zehar zenbait ekimen egingo dira: Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, asteburuetako tailerrak, Bizilabe azoka, Bizilabeko gazteen topaketa, etab.

Oraindik ere baduzu izena emateko aukera; beraz, animatu, eta eman izena FORMULARIO hau betez!

Deustu: https://labur.eus/z6M54

Otxarkoaga: https://form.jotform.com/212773476888070

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg