Bizilabe Bilbao 2023-2024. Ikasturterako izena emateko epea zabalik Deustun, Otxarkoagan, Zorrotzan eta Basurton
Zabalik da, jada, 2023-2024 ikasturteko Bizilabe Bilbaon izena emateko epea. ikasturte honetan 4 espazio izango dira aukeran: Deustu, Otxarkoaga, Zorrotza eta, aurten lehenengo aldiz, Basurto.
Hemen espazio bakoitzean izena emateko formularioak, ordutegiak eta gainerako baldintzak:
- Eman izena DEUSTUN
- Eman izena OTXARKOAGAN
- Eman izena ZORROTZAN
- Eman izena BASURTON
JARDUERAREN BALDINTZAK
Deskribapena: BIZILABE. Zientziak, teknologiak eta aisiak bat egiten duten erreferentziazko lekua, 10-18 urte bitarteko gazteentzat, Elhuyarrek eta Bilboko Udalak sustatuta.
Noiz: 2023ko urrian hasi eta 2024ko maiatzean amaituko da.
Kokapena: Bizilabek Deustun, Otxarkoagan, eta aurten lehenengo aldiz, Basurton, eskaintzen du tailerra. Kokapen horietakoren bat hautatu.
PREZIOA
HIRUHILEKO ordainketa izango da, hiruhileko bakoitzaren hasieran: urria, urtarrila eta apirila.
- Kuota arrunta: 15 €, hiruhileko
- Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 10 €, hiruhileko
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €, hiruhileko
--> Kuota horiek guztiak % 90ean diruz lagunduta daude, eta deskontua aplikatuta dago prezioan.
Azalpen eta xehetasun gehiago izen-emate orrian edo helbide elektroniko honetan: bizilabe-bilbao@elhuyar.eus.