2020/10/21

Aste honetan hasi dituzte Bilboko gazteek Bizilaberen 'Izan asmatzaile eta ikertzaile' programako tailerrak

Zientzia eta teknologiako edukiak landuko dituzte ikasturteko proiektugintza-tailerrean. Helburua da denetariko STEAM edukiak ikustea eta probatzea. Horiek erronka moduan landuko dituzte; adibidez, mikroskopio bat eraikiko dute, 3Dn ikusteko betaurreko anaglifoak egingo dituzte, mugikorretarako aplikazioak sortuko dituzte, espektrometro bat eraikiko dute, etab. Baina proiektu zientifiko-teknologiko bat ere garatuko dute urtean zehar.
Aste honetan hasi dituzte Bilboko gazteek Bizilaberen 'Izan asmatzaile eta ikertzaile' programako tailerrak

COVID-19ak eragindako momentua berezia eta aldakora da, baina gazteek eta begiraleek gogoz ekin diote ikasturteari. Aurtengo ikasturtea, beharrezko neurri guztiak hartuz, presentzialki eskainiko da; dena dela, egoerak horretara behartzen badu, prest dago online jarraitzeko ere.

Ordutegi hauetan dira saioak:

10-12 urte
- astelehena: 17:00-18:25 edo 18:40-20:00
- asteartea: 17:00 - 18:25
 
13-14 urte: 
- asteartea 18:40-20:00
- asteazkena 17:15-18:35
 
Ikasturteko programa da hau, eta edozein unetan eman daiteke izena FORMULARIO honetan.

Bilboko Bizilabe zentroan segurtasun-neurriak bermatzeko, neurri guztiak hartu dira eta eremu segurua da gazte eta begiraleentzat.

 

 

Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntzarekin egina (FECYT)

Babesleak:

            

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg