2021/04/15
Bizilabeko gazteak lagin bila Areetan
Bilboko Bizilabeko DBH1-DBH2. mailako gazteek Bizkaiko kostaldeko mikroplastikoen edukiari eta horien karakterizazioari buruzko ikerketa egingo dute. Horretarako, Areetako hondartzara joan dira, laginak hartu eta horien ezaugarriak aztertzeko
Ikerketa honen helburua mikroplastikoen presentzia kuantifikatu eta horien ezaugarriak aztertzea da. Horrez gain, lortutako emaitzak kontuan hartuta, herritarrak itsasoko zaborraz kontzientziatzea eta prebentzioan inplikatzea nahi dute.