2024-2025 ikasturteko 'Izan ikertzaile asmatzaile' tailerra Bizilabe Bilbaon
HEMEN IZENA EMATEKO FORMULARIOA
BIZILABE. Zientziak, teknologiak eta aisiak bat egiten duten erreferentziazko lekua, 10-16 urte bitarteko gazteentzat, Elhuyarrek eta Bilboko Udalak sustatuta.
Noiz: 2024ko urrian hasi eta 2025eko maiatzean amaituko da.
Kokapena: Bizilabek Deustun, Otxarkoagan, Zorrotzan, Basurton eta aurten lehenengo aldiz, Esperantzan eskaintzen du tailerra. Kokapen horietakoren bat hautatu.
Baldintzak: hauek dira ikasturteko programaren ezaugarriak eta baldintzak, espazio bakoitzerako.
PREZIOA
HIRUHILEKO ordainketa izango da, hiruhileko bakoitzaren hasieran.
- Kuota arrunta: 15 €, hiruhileko
- Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 10 €, hiruhileko
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €, hiruhileko
--> Kuota horiek % 90ean diruz lagunduta daude, eta deskontua aplikatuta dago prezioan.
--> Kuota-murriztapeneko kasuan, familia ugariaren, guraso bakarraren edo DBE-ren agiria izena ematen dutenean aurkeztu beharko dute helbide honetan (bizilabe-bilbao@elhuyar.eus); bestela, kuota arrunta kobratuko da.
--> Kuota Elhuyarrek kobratuko du, izena emateko formularioan eman duten kontu-korrontearen zenbakian.
--> Itzulketak: aurkezpen-gutunean gurasoei mezu bat erantsiko zaie baja emateko epeak eta ordainketak zehaztuz. Ikasturteko ‘Izan asmatzaile eta ikertzaile’ programan baja eman nahi izanez gero, gurasoek zehaztutako datak baino lehenago jakinarazi beharko dute; bestela, hurrengo hiruhilekoaren kuota kobratu egingo da.
IZEN-EMATEAK
- Lehen irizpide moduan, epearen barruan izena eman dutenen artean, aurreko urtean parte hartu dutenek lehentasuna izango dute.
- Ondoren, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
- Kolektibo zaurgarriak, generoak bezala, % 40ko lehentasuna izango du izen-ematearen lehen fasean (ekainaren 14 arte).
- Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. Talde horiek osatzen ditugunean, harremanetan jarriko gara, egoeraren berri emateko.
- Ikasturtean zehar baja bat egoten bada, proportzio horiek (generoa) kontuan hartuko dira itxaron-zerrenda baldin badago, % 40tik ez jaisteko.
LEKU-KOPURUA: 15 gazte talde bakoitzeko, izen-emateko irizpideak jarraituz.
IZENA EMATEKO EPEA: bi aldi irekiko dira, lehena maiatzaren 13tik ekainaren 14ra, eta bigarrena ekainaren 15etik irailaren 13ra.