2022/04/20
Otxarkoagako eta Deustuko gazteek ikertzailearen bisitak izan dituzte Bizilaben
Martxoaren 8an eta apirilaren 27an, Arrate Alonso Gomez ikertzailearen bisitak izan dituzte Otxarkoagako eta Deustuko gazteek Bizilabe tailerretan. LHko eta DBHko 10-13 urte bitarteko 30 gaztek (14 neska eta 15 mutil) eta urte osoan begirale izan direnek hartu dute parte.
Arrate Alonso Gomez, Mondragon Unibertsitateko ikertzailea da; telekomunikazio ingeniaritza ikasi zuen, eta orain garraiobide adimenduen munduan dabil ikertzaile, auto eta tren autonomoen esparruan hain zuzen ere. Ikertzaileak bere ibilbidearen inguruan hitz egin zuen, garraio adimendunak zer diren ere azaldu zuen, eta horien inguruan solasaldi bat sortu zuen. Horrez gain, gazte bakoitzak bere burua zelan ikusten duen, bai orain bai etorkizunera begira, landu zuten.
Argazkia: Pixabay