2019/03/25

Deustuko jaietan Bizilabek zientzia-ekintzak eskaini zituen

Deustuko jaien programazioaren barruan, Bizilabek zientzia-tailerrak eta gynkana zientifikoa eskaini zituen joan den martxoaren 21ean.
Deustuko jaietan Bizilabek zientzia-ekintzak eskaini zituen

2019ko Deustuko jaietan, ume eta gazteen programazioaren barruan, Bizilabek 'GYNKANA ZIENTIFIKOA ETA TAILERRAK' izeneko saioa eskaini du. Jaiak martxoaren 16tik 23ra izan dira, eta Bizilabek eskaini dituen gazte eta umeentzako zientzia-erronka tailerrak eta jarduerak martxoaren 21ean izan dira, arratsaldeko 17:00etan. Eider Diaz Nuñez Viadero biofisikariak, eta Ana Picallo Perez eta Idoia Estiati Larrea ingeniariek gidatu dituzte tailerrak.

Ekintza hauek eskaini ziren:

- Tailerrak: 9-12 urteko umeentzako

Mugimendua duen tramankuklu bat asma ezazu!: eskuragarri jarriko dizkiegun materialak erabiliz, erronka praktiko bati aurre egin eta mugiarazten den makina bat eratu.

Makey makey tailerra: ordenagailuak eta 'makey makey' plakak erabiliz, objektuak  teklatu, mando edo sagu batean bilakatu.

Ikertzaileek eramandako tailerrak: zientzia eta teknologiako edukietan oinarrituta.

- Txikien txokoa: 3-8 bitartekoentzat (3-5 bitartean gurasoekin).

- Eserleku, alfonbra eta kuxin erosoekin hornitutako gune honetan, puzleak, tangramak, buruari eragiteko jolasak, zientzia eta teknologiarekin lotutako liburuak egongo dira.

-  5-8 urte bitartekoek (17:45-18:30), esperimentu gidatu bat egiteko aukera izango dute, adibidez, sumendiaren esperimentua.

- Gynkana: familia eta koadrilentzat, kooperazioa eta laguntasuna lantzeko.

- Taldeka, aztarnak jarraituz, galdera zientifikoak asmatuz, froga eta ekintza desberdinak gainiditzea helburu, azken Kahoot-ean ikasitakoa frogatzeko!

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg