2021/05/17

Bizilabe Bilbao: 2021-2022 ikasturteko zientzia-jardueretan izena emateko epea ireki da

10-16 urte bitarteko gazteentzako aisialdi-eskaintza da Bizilabe. Urritik ekainera bitartean, tailerretan parte hartu eta proiektuak egingo dituzte, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetako profesionalekin. Inguruko profesionalak ezagutzearekin batera, enpresa eta ikerketa-zentroak bisitatzeko aukera ere izango dute.
Bizilabe Bilbao: 2021-2022 ikasturteko zientzia-jardueretan izena emateko epea ireki da

Eman izena Bilboko Bizilaben!

 

BIZILABE BILBAO IKASTURTEKO EKINTZA

Urriaren 4tik ekainaren 22ra izango da, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteentzat. 

EGUTEGIA

 

Astelehena

Asteartea

Asteazkena

17:30- 19:00

LH5 - LH6

LH5 - LH6

LH5 - LH6

19:00- 20:30

DBH1 - DBH2

DBH3 - DBH4

DBH1 - DBH2

 

NON

Deustuko Udaltegia (BIZILABE GUNEA) Agirre lehendakaria, 42

PREZIOA

  • Kuota arrunta: 15 €, hiruhileko
  • Familia ugaria: 10 €, hiruhileko
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €, hiruhileko

Eman izena Bilboko Bizilaben!

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg