2021/06/29

Bizilabe Otxarkoagako udalekuetan

Otxarkoagako udalekuetan Bizilabe ekintzak egingo dira, zientzia eta teknologia ume guztiengana hurbiltzeko helburuarekin. Udaleko ordezkarien bisita jaso dute bertako gazteek.
Bizilabe Otxarkoagako udalekuetan

Lehen urtez, Bizilabe jarduerak eskainiko dira Otxarkoagako udalekuetan.  9-12 urte bitarteko gazteek zientzia eta teknologiara hurbiltzeko aukera izango dute, alor horietako profesionalen eskutik. Honako jarduera hauek egingo dituzte, besteak beste:  ingeniaritza-erronkak, abentura zientifikoak, jostailuen diseinu-tailerrak, esperimentuak, etab. Edukiak, betiere,  era ludiko eta dibertigarrian landuko dituzte.

Ekintza horien bidez, gazteen artean zientzia- edo teknologia-eduki eta lanbideak sustatzen direnean sortu ohi diren gizarte-arrakalak hautsi nahi dira. Izan ere, ikerketek erakutsi dute euren inguruan alor horietako ogibideak ez dituzten haur eta nerabeek nekez hartzen dutela parte halako jardueretan eta gutxitan hautatzen dituztela zientzia- edo teknologia-adarretako ikasketak.

Udalekuei irekiera emateko, Bilboko Udaleko ordezkarien bisita jaso dute gazteek. Bertan izan dira Itxaso Erroteta, Gazteria eta Kiroletako zinegotzia, Iñigo Zubizarreta, Gizarte Ekintzako zinegotzi laguntzailea, eta Itziar Urtasun, Txurdinaga/Otxarkoagako barrutiko presidentea. Ginkana zientifikoa ikusteko aukera izan dute.

Argazki-galeria

Bideoa: ginkana zientifikoa

 

 

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg