2022/06/01

Bizilabeetako gazteak Elhuyar Zientzia Azokan izango dira

Bilbon egingo da ekainaren 5ean “Bizilabe topaketa”-ren I. edizioa, Elhuyar Zientzia Azoka azokaren barruan. Ehun gaztek baino gehiagok beren proiektu zientifiko eta teknologikoak azalduko dituzte.
Bizilabeetako gazteak Elhuyar Zientzia Azokan izango dira

Datorren igandean, ekainak 5, Bilboko zientzia eta teknologiaz beteko da BIZILABE TOPAKETAREN I. edizioa. Euskadiko BIZILABE zentroetako 12 eta 17 urte bitarteko ehun gaztek baino gehiagok lehen topaketa egingo dute Areatzako kaian. 11:00etatik aurrera, 43 proiektu zientifiko eta teknologiko aurkeztuko dituzte, bakoitza bere Bizilabe gunean landuak. Abian jarri zeneko V. urteurrena dela eta, BIZILABE Bilbok I. BIZILABE TOPAKETA egingo du aurten, eta Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotziak hartuko du parte.

BIZILABE Bilbao izan zen Euskadiko gazteentzako lehen ikerketa-zentroa, Bilboko Udalak eta Elhuyarrek abian jarria, eta Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ere parte hartzen dute bertan. Gazteek punta-puntako zientzia eta teknologia jarduerak egiten dituzte, ikertzaile profesionalen laguntzarekin.

Elgoibarren, Tolosan, Soraluzen, Zizurkilen eta Bizilabe Bilbon bertan bizi diren gazteak izango dira topaketan.

Goizean zehar standak bisitatu ahal izango dira, eta gazteek ikasturtean zehar landu dituzten proiektu zientifiko-teknologikoak erakutsiko dituzte. Gainera, hainbat jarduera zientifiko egingo dira, eta jarduera, esperimentu eta ginkana zientifiko-teknologikoetan parte hartu ahal izango da.

Ekainak 2, osteguna

  • 10:30 – 13:00 eta 14:30 – 17:00

    • Gazteen STEAM proiektuen erakusketa, etxoletan
    • Ikerketa profesionala erakusgai, jaimetan,
      • Mondragon Unibertsitatea
      • CFM-Polymat
      • Deustuko Unibertsitatea
      • BCMaterials
      • UPV/EHU ENEDI
      • UPV/EHU Plentziako Itsas Estazioa eta Itsasmuseum
      • UPV/EHU Gluten3s
  • 12:30 / 14:00 / 15:30

    • Zientzia-ginkana, Elhuyar Zientzia Azokaren eremuan
  • 14:30 – 17:00

    • Erronkak eta esperimentuak adin guztietarako, Elhuyar Zientzia Azokaren eremuan
  • 17:00 – 18:00

    • Matriuska, zientzia-antzezlana, karpan

Ekainak 3, ostirala

  • 10:30 – 13:00 eta 14:30 – 17:00

    • Gazteen STEAM proiektuen erakusketa, etxoletan
    • Ikerketa profesionala erakusgai, jaimetan,
      • UPV/EHU Formula Student
      • TECNALIA
      • Mondragon Unibertsitatea
      • Deustuko Unibertsitatea
  • 12:30 / 14:00 / 15:30

    • Zientzia-ginkana, Elhuyar Zientzia Azokaren eremuan
  • 16:30 – 18:00

    • Esperimentu likatsuak, Bizilaberen eskutik

Ekainak 4, larunbata

  • 10:15 – 14:00

    • Gazteen STEAM proiektuen erakusketa, etxoletan
    • Ikerketa profesionala erakusgai, jaimetan,
      • UPV/EHU Gluten3s
      • Deustuko Unibertsitatea
  • 11:00 / 13:00 / 15:30

    • Zientzia-ginkana, Elhuyar Zientzia Azokaren eremuan

  • 10:00 – 14:00

    • Esperimentuak adin guztietarako, Bizilaberen eskutik

  • 17:00 – 18:00

    • Adrenalina, zientzia-ikuskizuna, karpan

 Ekainak 5, igandea --> Bizilabe Topaketa

  • 11:00 – 14:00

    • Bizilabeetako gazteen STEAM proiektuak ikusgai
  • 11:00 / 13:00

    • Zientzia-ginkana, Elhuyar Zientzia Azokaren eremuan
    • Erronkak eta esperimentuak adin guztietarako, Elhuyar Zientzia Azokaren eremuan
  • 14:00 – 15:00

    • Zientzia ikusgarria espektakulua, karpan

 

ETORRI GUREKIN ZIENTZIA-EGUNAZ GOZATZERA!

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Laudioko udala
Abanto-Zierbenako udala