2019/07/09

Ginkana zientifikoa eta tailerrak San Inazioko jaietan

San Inazio auzoko jaien programazioaren barruan, Bizilabek zientzia-tailerrak eta ginkana zientifikoa eskainiko ditu uztailaren 25ean.
Ginkana zientifikoa eta tailerrak San Inazioko jaietan

2019ko San Inazio auzoko jaietan, ume eta gazteen programazioaren barruan, Bizilabek 'GINKANA ZIENTIFIKOA ETA TAILERRAK' izeneko saioa eskainiko du. Jaiak uztailaren 24tik 31ra izango dira, eta Bizilabek uztailaren 25ean, eguerdiko 12:00etan, Levante plazan, eskainiko ditu gazte eta umeentzako zientzia-erronka tailerrak eta jarduerak

Ekintza hauek eskainiko dira:

- Tailerrak: 6-10 urteko gazteentzako

- Txikien txokoa: 3-5 bitartekoentzat (gurasoekin).

- Eserleku, alfonbra eta kuxin erosoekin hornitutako gune honetan, puzleak, tangramak, buruari eragiteko jolasak, zientzia eta teknologiarekin lotutako liburuak egongo dira.Esperimentu gidatuak egiteko aukera ere izango dute.

- Ginkana zientzifikoa (6-17 urte) taldeentzat, bakarka etorrita ere parte hartu badaiteke ere; kooperazioa eta laguntasuna lantzeko jokoak izango dira. Aztarnak jarraituz, edo galdera zientifikoak asmatuz, froga eta ekintza desberdinak gainditzea da helburu; azken Kahoot-ean ikasitakoa frogatu behar da!

EMAN IZENA uztailaren 24a baino lehen, eta parte hartu!

Izena emateko:

- Ermita kafetegia, Levante plaza

- edo, formulario honen bidez.

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg