Maiatzak 28. Erronka: 'Uraren indarra'
Teknologia Ingeniaritza Fisika Eskulana
NOLA ERAIKI GURPIL HIDRAULIKO BAT
OHARRA: tramankulu hau egiteko hainbat material moztu beharko dituzu. Kontu handiarekin ibili, eta segurtasun-eskularruak badituzu, hobeto. Poliestirenoa mozterakoan baliteke labanaren puntak taula zeharkatu eta azpia jotzea. Horregatik, ipini azpian moztea ardura ez zaizun zerbait (kartoi bat, adibidez).
ZER BEHAR DUGU?
- Plastikozko koilarak
- Labana
- Guraizeak
- Poliestirenozko taula bat
- Paperezko plater bi
- Azkar lehortzeko itsasgarria
- Zurezko makilatxoak (brotxetenak)
- Erregela
- Arkatza
- Baldea
URRATSEZ URRATS
1- Guraizeekin plastikozko koilarak erditik moztu, angeluan. Saiatu ahalik eta berdintsuen mozten guztiak. Angeluan moztuta, errazago sartuko dira poliestirenoan. Ura haien gainetik pasatzean gurpila birarazteko erabiliko ditugu, hau da, koilareak paleta moduan erabiliko ditugu.
2- Moztu labanarekin koilara baten luzeraren neurriko diametroa duen zirkulua. Hori egiteko, ipini gutxienez bost zentimetro izango duen poliestireno taularen gainean ebakitako koilara bat, eta marraztu zirkulu bat hori diametro moduan hartuta. Moztu aurretik egiaztatu zirkuluaren inguruko diametroa uniformea dela.
3- Sartu koilarak poliestirenozko taularen ertzean. Bi zentimetro inguru sartu. Ziurtatu koilara guztiak norabide berean daudela eta modu uniformean bereizita daudela.
4- Erabili arkatz bat bi paperezko plateren erdigunea eta aparrezko/poliestironezko zatian zirkulua markatzeko. Garrantzitsua da makilatxoak gurpilaren erdigunetik zeharkatzea, behar bezala biratzeko.
5- Zulatu platera makiltxoarekin, erdiko puntuetatik igarota. Egin zuloa banan-banan, batera egitea zailagoa da eta. Zulatzerakoan kontuz ibili, min hartu gabe.
6- Itsatsi platerak aparrezko/poliestirenozko diskoaren alboetan. Paperezko bi platerek aparrezko/poliestirenozko diskoa eta koilarak egonkortzeko balioko dute. Itsasgarria lehortzen gutxienez ordubete utzi, erabat gogortzeko.
7- Pasa burruntzia gurpilaren erditik. Itsasgarria lehortu ondoren, zurezko brotxeta txerta dezakezu. Txitxi-burruntzia/Brotxeta hagaxka izango da, eta ura zalien/koilaren gainean pasatzean gurpilari bira emateko aukera emango du. Gurpilean makiltxoa bera ez dela biratzen ziurtatu, itsasgarri pixka baten laguntzarekin.
8- Jarri gurpila balde baten gainean eta bete edalontzi bat urez. Gurpila bukatutakoan, jar ezazu balde baten gainean. Jarri gurpila baldera ez erortzeko moduan ura isurtzen duzunean. Bete baso bat urez gurpila probatzeko.
9- Bota ura poliki-poliki koolaren zalien gainean, gurpila biratzeko. Prozedura honen bidez, gurpila biraka hasiko da. Saiatu ur gehiago edo gutxiago botatzen zalien gainean, abiadura aldatzeko eta gurpila azkarrago edo motelago birarazteko.
Zer gertatu da?
Hasieran ontzia airez betea dago, papera eta ontzia banatzen duen ingurunea bezala. Beraz, ontziaren bidez begiratzean ez da ezer gertatzen gezien norantzarekin.
Ura botatzen dugunean, ordea, inguruneak banatzen dituzten espazioak dentsitate desberdineko elementuez beteta daude (ura eta airea). Horren ondorioz, argi-izpien norabidea aldatzen da eta edalontziaren bidez begiratzean paperean marraztutako gezien norantza alderantziz ikusten da.
Iturria: Wikihow: https://es.wikihow.com/construir-una-rueda-hidraul%C3%A1ulica - Lizentzia: CC BY-NC-SA