2022/09/14

Ikasturteko Bizilabe zientzia-jardueretan izena emateko epea ireki da Abanto-Zierbenan

2022-2023 ikasturtean, lehen aldiz, Bizilaberen 'Izan asmatzaile ikertzaile' programa jarriko da martxan herriko gazteentzat
Ikasturteko Bizilabe zientzia-jardueretan izena emateko epea ireki da Abanto-Zierbenan

EMAN IZENA BIZILABEN!

 

2022ko urriaren 3an hasi eta 2023ko maiatzean bukatuta, Bizilabe eskaintza berria izango da Abanto-Zierbenako 10 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat.

Hauek dira ikasturteko programaren ezaugarriak eta baldintzak:

  • TOKIA: Abanto-Zierbenako Gaztegunea. Bizkaia plaza, 3 (atzealdea).
  • EGUNA ETA ORDUAK: Astelehenetan
    • LH 5-6 --> 17:00-18:30
    • DBH 1-2 --> 18:30 - 20:00
  • PREZIOA
    • Kuota arrunta: 15 € / hiruhileko
    • Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 10 € / hiruhileko
    • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 € / hiruhileko

 *OHARRAK

  • Kuota guztiak % 90ean diruz lagunduta daude, eta prezioan deskontua aplikatuta dago.
  • Kuota-murriztapeneko kasuan, horren agiria eskatuko da.
  • Tailerretan parte hartzeko derrigorrezko baldintza da Abanto-Zierbenan erroldatu edo eskolaratua egotea.
  • Irailaren 30ean amaituko da izena emateko epea. Ordura bitartean jasotako izen-emateen artean dauden tokiak banatuko dira. Tailerretarako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
    Epe horretan tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. 
  • Taldea osatzeko gutxieneko bat izango da.

  EMAN IZENA BIZILABEN!

Eusko Jaurlaritza