2019/11/07

Bizilabeko gazteak Bilboko Ingeniaritza Eskolan izan dira argien marrazkilari tailerraren erremate gisa

Bilboko BIZILABEKO gazteek argiarekin eta argazki-kamerekin egin dute lan urrian, 6 asteetan zehar, bi elementuen arteko jokoaz irudi ikusgarriak sortuz eta bien arteko harremanaren zergatia ulertuz.
Bizilabeko gazteak Bilboko Ingeniaritza Eskolan izan dira argien marrazkilari tailerraren erremate gisa

Mugigeldiko Itziar Garate López eta Jon Azkargorta Aretxabala ikertzaileekin, eta Bizilabeko arduradunekin, Bilboko Ingeniaritza Eskolan izan dira azaroaren 7an.

Bertan argiarekin egiten dituzten lanketa eta ikerketa ezberdinak ezagutu dituzte bertako profesionalen eskutik.

Itziar Garaterekin zientzia-planetarioetan egiten dituzten jarduerak ezagutu eta teleskopioa gertutik ikusi zuten. Jon Azkargortarekin, berriz, laserrarekin egiten dituzten lanak azaldu zizkien, besteak beste eurek sortutako makinekin egiten dituztenak.

Hemen ikusgai argazki guztiak.

    

Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntzarekin egina (FECYT)

Babesleak:

            

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg