2019/03/11
Bizilaberen apirileko tailerrak ibai ertzera eramango gaitu
'Ibaiaren naturarekin jolasean' da tailerraren gaia, eta, gazteek STEAM alorreko zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikako konpetentziak ludikotasunez eta aisialdian garatuz, zientzia eta teknologia alorreko gaiak lantzea da helburua.
Tailer honetan, ikertzaile profesional baten laguntzaz eta gazte-heldu bikotea osatuz, ibaiaren eta bere arroaren inguruko hainbat atal eta ezaugarri aztertuko dira. Txango bat egingo da, eta han jasotako laginekin ibai-arroaren geomorfologia aztertuko da, emariaren inguruko azterketa fisiokimikoak egingo dira, bertako ornogabeen komunitatea aztertuko da, ibaia ekosistema gisa ezarriko da, eta abar.
Adina: 12 – 15 urte
Datak: ostegunetan, apirilaren 4an,11n, eta maiatzaren 2an, 9an, 16an eta 23an
Ordutegia: 18:00etatik, 19:30etara.
Prezioak, izena emateko formularioa eta informazio gehiago hemen.