2023/05/23

Abanto-Zierbenako Bizilabeko gazteek proiektuak erakutsi dituzte

Abanto-Zierbenako Bizilabeko gazteek proiektuak erakutsi dituzte

Joan den maiatzaren 22an, astelehena, Abanto-Zierbenako Bizilabeko gazteek ikasturtean zehar egindako proiektuak erakutsi dituzte Bizilabe espazioan. Zientzia edo teknologiako gai desberdinen inguruan egindako proiektu hauek erakutsi dituzte:

  • Koloretako planetak
  • Eguzki-robota
  • Makey-Makeyarekin jolasak
  • Bioplastikoak eta material biodegradagarriak
  • Airearekin mugitzen diren ibilgailuak
  • Limoizko sumendia
  • Limoiarekin energia lortzen

Gustura aritu dira urte osoko lanaren emaitza erakusten.

Hemen saioko argazki guztiak ikusgai.

Zorionak, gazteok, eginiko lanagatik!

Eusko Jaurlaritza