2023/05/23
Abanto-Zierbenako Bizilabeko gazteek proiektuak erakutsi dituzte

Joan den maiatzaren 22an, astelehena, Abanto-Zierbenako Bizilabeko gazteek ikasturtean zehar egindako proiektuak erakutsi dituzte Bizilabe espazioan. Zientzia edo teknologiako gai desberdinen inguruan egindako proiektu hauek erakutsi dituzte:
- Koloretako planetak
- Eguzki-robota
- Makey-Makeyarekin jolasak
- Bioplastikoak eta material biodegradagarriak
- Airearekin mugitzen diren ibilgailuak
- Limoizko sumendia
- Limoiarekin energia lortzen
Gustura aritu dira urte osoko lanaren emaitza erakusten.