Bizilabe Eguna, ikasturtean egindako lana erakusteko egun handia

Bizilabeko gazteek euren zientzia eta teknologia proiektuak aurkeztu dituzte Bizilabe Egunean. Ikasturtean zehar landutako proiektuen emaitzak senitarteko eta lagunei erakusteko eta esperientziak partekatzeko aukera izan dute, festa giro parte-hartzailean.
Ekitaldiaren helburu nagusia izan da ikasturtean egin dutena bertaratuei aurkeztea eta egindako lana balioan jartzea. Aurtengo edizioan, gazteek Hidraulika eta Programazioari lotutako proiektuak aurkeztu dituzte. Gazteek proiektua egiteko jarraitu beharreko urratsak eta gainditu beharreko erronkak zein izan diren azaldu diete bertaratuei, zientzia eta teknologiarekiko duten interesa transmititzearekin batera.
Bizilabeko gidari Oihane Brauerren eskutik, zientzia-jarduera parte-hartzaileak eman dio itxiera ekitaldiari. Huts-ponparekin aire-presioaren inguruko zenbat kontzeptu azaldu ditu. Ponpatik airea atera eta globo bat puzten edota edalontziko ura irakiten ikusi dute bertaratuek. Magdeburgoko hemisferioak banatzen ahalegindu dira ere, baina ez dute lortu!
2025-2026 ikasturterako izen-emateak zabalik
Zabalik da jada datorren ikasturtean izena emateko epea. Honako egun eta ordutan eskainiko da Bizilabe, Abanto-Zierbenako Gaztegunean.
Astelehena
- LH 5-6: 17:00-18:30
- DBH 1-2: 15:30-17:00