2022/09/14
Ikasturteko Bizilabe zientzia-jardueretan izena emateko epea ireki da Abanto-Zierbenan
2022-2023 ikasturtean, lehen aldiz, Bizilaberen 'Izan asmatzaile ikertzaile' programa jarriko da martxan herriko gazteentzat
![Ikasturteko Bizilabe zientzia-jardueretan izena emateko epea ireki da Abanto-Zierbenan Ikasturteko Bizilabe zientzia-jardueretan izena emateko epea ireki da Abanto-Zierbenan](https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/abanto/albisteak/ikasturteko-zientzia-jardueretan-izena-emateko-epea-ireki-da-bizilaben/@@images/721d561a-52c4-4543-a2ea-a6015f70aac4.jpeg)
EMAN IZENA BIZILABEN!
2022ko urriaren 3an hasi eta 2023ko maiatzean bukatuta, Bizilabe eskaintza berria izango da Abanto-Zierbenako 10 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat.
Hauek dira ikasturteko programaren ezaugarriak eta baldintzak:
- TOKIA: Abanto-Zierbenako Gaztegunea. Bizkaia plaza, 3 (atzealdea).
- EGUNA ETA ORDUAK: Astelehenetan
- LH 5-6 --> 17:00-18:30
- DBH 1-2 --> 18:30 - 20:00
- PREZIOA
- Kuota arrunta: 15 € / hiruhileko
- Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 10 € / hiruhileko
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 € / hiruhileko
*OHARRAK
- Kuota guztiak % 90ean diruz lagunduta daude, eta prezioan deskontua aplikatuta dago.
- Kuota-murriztapeneko kasuan, horren agiria eskatuko da.
- Tailerretan parte hartzeko derrigorrezko baldintza da Abanto-Zierbenan erroldatu edo eskolaratua egotea.
- Irailaren 30ean amaituko da izena emateko epea. Ordura bitartean jasotako izen-emateen artean dauden tokiak banatuko dira. Tailerretarako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
Epe horretan tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. - Taldea osatzeko gutxieneko bat izango da.