Hirugarren urtez jarraian Urola Erdiko ZTIM azoka ospatuko da

Azoka, Ekainak 14 ostiralean ospatuko da Azkoitiko eliz atarian. Bertan, ikasturtean zehar eskualdeko ikastetxeek DBH mailan landu dituzten ZTIM proiektuak aurkeztu eta erakutsiko dira.

  • Noiz 2019/06/14 11:00 - 13:00"
  • Non Azkoitiko eliz ataria
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal
Hirugarren urtez jarraian Urola Erdiko ZTIM azoka ospatuko da
Zientzia-azoka izango da Azkoitian - 2019

Azokan, honako proiektuen partaidetza aurreikusten da: "Bizilagun mikroskopikoak" (Biologia), "Ibaien ekologia" (Biologia), "Robotak programatzen" (Informatika), "Frutaren oxidazioa ikertuz" (Kimika), "Gozokien kimika" (Kimika), "Prototipogintza" (Teknologia), "Elkar-maker" (Teknologia), "Kristalografia" (Zientzia aplikatua) eta "3D imprimaketak" (Teknologia). Eskualdeko 5 ikastetxeek - Azkoitia BHI, Floreaga Salestar Ikastetxea, Iraurgi Ikastetxea, Azpeitiko Ikastola Ikasberri eta Urola Ikastola - hartuko dute parte bertan.

Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentziak eskualdeko eragileen partehartzea nahiz lankidetza bermatzeko artikulatzen duen eragile sarean kokatzen da ekimena.

Informazio gehiago hemen.

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Laudioko udala
Abanto-Zierbenako udala