2020/07/10

Bizilabek STEAM Euskadi I. Sarien zigilua lortu du

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak elkarlanean antolatutako STEAM Euskadi Sarien zigilua lortu du Bizilabek, 2020an antolatutako lehenengo edizioan.
Bizilabek STEAM Euskadi I. Sarien zigilua lortu du

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Centro de Recerca per a l’Educació Científica i Matemàtica (CRECIM) zentroak eta Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentziak osatutako Batzorde Teknikoak Bizilaberi STEAM Euskadi zigilua aitortzea erabaki du, 

Zigilu hau, STEAM hezkuntza-ekimen berritzaileak lorpenekin garatzen ari diren erakundeei (ikastetxeak, unibertsitateak, hezkuntza ez formaleko erakundeak, ikerketa-zentroak, enpresak…) ematen zaie, STEAM Euskadi Estrategiaren helburuetara bideratuta egoteagatik eta STEAM izaera edukitzeagatik. Aurtengoa da lehenengo edizioa: 133 eskaera aurkeztu dira eta Elhuyar Bizilabe proiektua, beste hainbatekin batera, zigilua lortutakoen zerrendan sartu da.

      

Zorionak  Bizilaberi, eta eskerrik asko tokiko Bizilabe guztietako (Bilbo, Elgoibar, Ermua, Soraluze, Nerbio-Ibaizabal eta Tolosaldea) proiektuetan sustatzaile eta bultzatzaile  zareten guztioi, eta, batez ere, Bizilabe guneetan parte hartzen duzuen gazteoi, zuek guztiok gabe ezingo bailuke Bizilabek aurrera egin.

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Laudioko udala
Abanto-Zierbenako udala