2024/02/09

Bizilabeko gazteek “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenaren ginkanan parte hartu dute

Saltokiz saltoki, emakume zientzialarien inguruko galderak erantzun dituzte
Bizilabeko gazteek “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenaren ginkanan parte hartu dute

Otsailaren 1etik 11ra Elhuyarrek udalekin batera martxan jarritako “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenean ia 300 saltoki ari dira parte hartzen. Emakume zientzialari baten inguruan girotu dute erakusleihoa. Emakume zientzialarien lana ezagutzearekin batera, ginkana batean parte hartzeko aukera izan dute herritarrek.

Aste honetan zehar, Bizilabeko gazteek,  dendaz denda, omendutako 12 emakumeen kartelak bilatu eta bertako QRak eskaneatu dituzte.  Emakumeen kartel bakoitzeko QR kodea eskaneatuta, emakume horren inguruko galdera bati erantzun diote. Horrela, saltokiz saltoki 12 emakumeen QR kodeak bilatu eta galdera guztiei erantzun arte. Ederki pasa dute! 

Emakume zientzialarien horma-irudiak ikusgai, eta, deskargagarri daude “Otsailaren 11” atalean.

 

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Laudioko udala
Abanto-Zierbenako udala