2020/06/09

Zabalik da 2020-2021 ikasturteko tokian tokiko Bizilaben izena emateko epea

Tokian tokiko gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko aisialdiko ekimena da BIZILABE, eta, eskolaz kanpo, ikasturte osorako programa eskaintzen du. 10-17 urteko gazteentzako eskaintza honek zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena lantzen ditu. Horretarako, tailerretan parte hartu eta proiektuak egingo dituzte gazteek, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetako profesionalekin eta hezitzaileen laguntzarekin, haien gaitasunak garatu eta jabekuntzan aurrera egiteko.
Zabalik da 2020-2021 ikasturteko tokian tokiko Bizilaben izena emateko epea

Orain arte, Bilbon, Elgoibarren, Ermuan, Soraluzen, eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udaletan izan du presentzia, eta, lehen aldiz, Tolosaldean ere eskainiko dira Bizilabe ekintzak.

2020-2021 ikasturtean, besteak beste, Bilbon, Elgoibarren eta Tolosaldean eskainiko dira Bizilabe ekintzak. Hona hemen xehetasun guztiak:

OHARRA: COVID-19k eragindako egoeraren aurrean, osasun-agintariek ezarritako babes-neurri guztiak hartuko dira, eta gazteak babestuta izango dira.

BIZILABE BILBO

EDUKIA

  • “Izan ikertzaile eta asmatzaile”, ikasturteko programa (2005-2010 urte-bitartean jaiotakoentzat). Bizilabera astean behin etorrita, lagunekin eta talde-lanean, proiektu edo ikerketa zientifiko edo teknologikoak egiteko programa da. Bide horretan, ikertzaile eta zientzialari profesionalekin lan egiteko aukera izango dute, euren aholku eta gomendioak jasoz. Gainera, enpresa eta ikerketa-zentroak bisitatuko dituzte gazteek. Adinaren arabera egun eta ordutegi desberdin hautatzeko aukera.
  • Bizilabe tailerrak. Zientzia eta teknologiako gai zehatz baten inguruko 6 saioko tailerrak dira, gai horretan profesionala den ikertzaile batek gidatuak. 12 urtetik aurrerako gazteentzat dira.

NON

Deustuko Udaltegia, Agirre lehendakaria, 42, Bilbo.

NOIZ

2020ko urritik 2021eko ekainera

IZEN-EMATEA

Hemen izena emateko  FORMULARIOA eta informazio gehiago 

     

BIZILABE – ELGOIBAR

EDUKIA

  • “Izan ikertzaile eta asmatzaile”, ikasturteko programa (2007-2010 urte bitartean jaiotakoentzat). Bizilabera astean behin etorrita, lagunekin eta talde-lanean, proiektu edo ikerketa zientifiko edo teknologikoa egiteko programa da. Bide horretan, ikertzaile eta zientzialari profesionalekin lan egiteko aukera izango dute, euren aholku eta gomendioak jasoz. Gainera, enpresa eta ikerketa-zentroak bisitatuko dituzte gazteek.
  • “Ekin energiaz” tailerra, abuztuaren 31tik irailaren 4ra. Tailer horretan, 10-14 urte bitarteko gazteek energiarekin zerikusia duten esperimentu ikusgarriak egingo dituzte gaian aditua den ikertzaile batekin. Saioak goizez izango dira, 9:30-11:30 (2009-2010ean jaioak) eta 11:30-13:00 (2007-2008an jaioak).

NON

Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan. Azkue bailara, 1. Elgoibar

NOIZ

2020ko abuztuaren 31tik  2021eko ekainera

IZEN-EMATEA

Hemen izena emateko  FORMULARIOA eta informazio gehiago

BIZILABE – TOLOSALDEA

EDUKIA

“Izan ikertzaile eta asmatzaile”, ikasturteko programa (2007-2010 urtean jaiotakoentzat). Bizilabera astean behin etorrita, lagunekin eta talde-lanean, proiektu edo ikerketa zientifiko edo teknologikoa egiteko programa da. Bide horretan, ikertzaile eta zientzialari profesionalekin lan egiteko aukera egongo da, euren aholku eta gomendioak jasoz. Gainera, enpresa eta ikerketa-zentroak bisitatuko dira.

NON

  • Tolosa: Tolosaldea Lanbide Heziketa institutua. Santa Luzia, 17, 20400 Tolosa.
  • Villabona: Nagusia 79. 20150 Amasa-Villabona.

 NOIZ

2020ko urriaren 6tik 2021eko ekainera

IZEN-EMATEA

Hemen izena emateko  FORMULARIOA eta informazio gehiago

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Laudioko udala
Abanto-Zierbenako udala