Bizilabe espazioaren aurkezpen-bilera irekia guraso eta irakasleentzat

Bizilabe Bilbao espazioa ezagutarazteko bilera-deia da hau. Bizilabe Elhuyarrek eta Bilboko Udalak sustatutako ekimen gisa jaio da, eta Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta FECYT dira kolaboratzaileak.

  • Bizilabe espazioaren aurkezpen-bilera irekia guraso eta irakasleentzat
  • 2019-02-28T18:00:00+01:00
  • 2019-02-28T23:59:59+01:00
  • Bizilabe Bilbao espazioa ezagutarazteko bilera-deia da hau. Bizilabe Elhuyarrek eta Bilboko Udalak sustatutako ekimen gisa jaio da, eta Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta FECYT dira kolaboratzaileak.
  • Bizilabe espazioaren aurkezpen-bilera irekia guraso eta irakasleentzat
  • Noiz 2019/02/28 18:00
  • Non Deustuko Udaltegiko Bizilabe gunea. Agirre lehendakaria, 42
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal
Bizilabe espazioaren aurkezpen-bilera irekia guraso eta irakasleentzat
Gazteak Bizilabe gunean

Bileran parte hartzeko eman izena formulario honetan.

Bizilabe Bilbao 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako pentsaturiko lehen ikerketa-zentroa da, gazteek zientziarekiko duten motibazioa, praktika eta ikerketa sustatzeko asmoz sortua; etorkizun arloa den STEAM gaiekin lotuta.

Espazioan eskaintzen den jarduera programaren helburu nagusia, Bilbon eta hiri-inguruan bizi diren gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko bokazioak sustatzea da, zientziaren bizipena etika zintzo eta komunitarioaren, eta hiritar kulturaren ikuspuntutik abiatuta (gazteek duten zientziaren bizipena normaltzea helburu). Hau lortzeko, gazteen parte hartzea sustatu nahi da, proposatuko zaizkien jardueretan planteamendu ludikoa eta genero ikuspuntua integratuz. Espazioa Deustuko Udaltegian kokatzen da eta honelako aktibitateak burutzeko beharrezkoak diren material eta azpiegituraz hornituta dago.

Bizilabe Bilbo Espazioak eskaintzen dituen jardueren artean tailerrak, proiektuak, ikastetxeentzako demo-tailerrak eta beste ekitaldi eta festak aurkitu ahal dira, aipatutako helburuak lortzeko diseinatuak izan direnak. Aldi berean, eremu ezberdinetako agente ezberdinek osaturiko kolaborazio sare bat eraikitzea dugu helburu: hezkuntza komunitatea, familiak, enpresak, hiritargoa, berrikuntzan, ekintzailetzan eta promozioan interesa daukaten agenteak, etab.; gazte talentuaren garapena, Herriaren etorkizunaren sostengua denaren sinesmenarekin.

Honen guztiaren harira uste dugu, gazteak formakuntza integrala jasotzeko helburuarekin biltzen diren tokia ikastetxeak izanik, hezkuntza ez-formalean kokatzen diren mota honetako eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzeak formakuntza hori osatu dezakeela, onurak ekarriz arlo akademiko zein psiko-sozialean.

Data: 2019/02/28 osteguna

Tokia: Bizilabe Espazioa - Deustuko Udaltegia

Agirre Lehendakariaren Etorbidea, 42

Ordua: 18:00

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg