Udako tailerrak Bizilaben

Ekainaren 24tik 28ra gazteentzako zientzia-tailerrak izango dira Bizilaberen Deustuko egoitzan.

  • Noiz 2019/06/24 09:30 - 2019/06/28 13:00
  • Non Deustuko Udaltegiko Bizilabe gunea. Agirre lehendakaria, 42
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal
Udako tailerrak Bizilaben
Udako tailerrak Bizilaben_2019. Argazkia: Pixabay

Ikasturte-amaieran, ekainaren azken astean 2 tailer izango dira:

1. tailerra

  • IZENBURUA: Naturarekin jolasean; goazen ibaia ezagutzera!
  • ORDUTEGIA: 9:30-11:00

2. tailerra

  • IZENBURUA: Sukalderako asmakuntzak
  • ORDUTEGIA: 11:30-13:00

Ezaugarri nagusiak:

EGUNAK: Ekainaren 24tik 28ra

LEKUA: Deustuko Udaltegiko Bizilabe gunea. Agirre lehendakaria, 42

ADINA: 12-15 urte

PREZIOA: Kuota arrunta: 15 €/ tailer  - Familia ugaria: 10 €/tailer - Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €/tailer. Bilbon erroldatuta egotea hobetsiko da.

Izen-ematea eta leku-kopurua:

2019ko ekainaren 14 bitartean, lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20rentzako lekua izango da. Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan jasoko da izena. Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza). 

Izena emateko formularioa hemen.

 

Informazio gehiago:

h.e.: bizilabe.bilbo@gmail.com

Telefono-zenbakia: 688829056 (arratsaldez)

 

GARRANTZITSUA:
- Lekua duten gazteen izen-ematea amaitutzat emango da ordainketaren ziurtagiria epe barruan aurkezten denean. Derrigorrezkoa da ordainketaren ziurtagiria tailerraren lehen egunean Deustuko Udaltegira eramatea.
- Izen-ematearen ordainketa itzuliko da, soilik, tailerra bertan behera geratzen bada. 
- Tailerrean jarrera desegokia izateak kaleratzea ekar lezake. 
- Izen-emateak hemen aitortutako guztiaren onarpena dakar.

 

BIZILABE - Gazteentzako ikerketa-zentroa: aurkezpen bideoa

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg